Elikagai bat dastatzen dugunean, haren zaporeak gure zentzumenak piztu eta esperientzia atsegina edo, batzuetan, desatsegina sor dezake. Baina, zaporeak gozatzeaz gain, gure garunak elikagaien kalitateari eta osasungarritasunari buruzko mezu garrantzitsuak jasotzen ditu. Gaurkoan, Kiñuk zaporeei erreparatu die eta hauek nola […]
Kiñu gaurkoan gure mahaietan ohikoa den baina historia sakona duen elikagai bati begira geratu da: arroza. Lur oso hezeetan hazten den landare honek fruitu berezia ematen du, munduko populazioaren erdia baino gehiago elikatzeko gai dena. Arrozaren historia milaka urtetakoa da […]
Larruazala organo zabalena da, izan ere gizakien eta animalien ia gorputz osoa babesten du. Azala geruza babeslea da, eta kolpeetatik, tenperatura altuetatik edo infekzioetatik “salbu” jartzen ditu gorputzak, organismoaren eta ingurumenaren arteko hesi bat bezala jardunda. Baina horrez gain, larruazalak […]
Mikroorganismoak organismo bizidun ñimiñoak dira eta bakarrik mikroskopio bati esker ikus daitezke. Mikroorganismoen artean bakterioak, protozooak, algak eta onddoak daude. Birusak organismo biziduntzat hartzen ez diren arren, batzuetan mikroorganismo gisa sailkatzen dira. Edozein tokitan aurki daitezke mikroorganismoak: itsasoan, lurrean, giza […]
Hilabete honetan, Kiñuk unibertsoan barrena bidaia txiki bat egitea proposatzen digu, eta planeta izeneko gorputz astronomiko interesgarrien inguruko hainbat kontu azalduko dizkigu. Planeta bat izateko, hainbat baldintza bete behar dira. Baina baldintza hauek ez dira beti berdinak izan. Gure kirikiñoarekin […]
Hilabete honetan, Kiñuk Lurreko bizitzarako funtsezko elementuari erreparatu dio; hori oxigenoa da. Gure atmosferan dioxigeno moduan (O₂) aurkitzen dugun oxigenoa molekula diatomiko bat da, hau da, lotuta dauden bi oxigeno atomoz osatuta dago. Koloregabea, zaporegabea eta usainik gabea da, baina […]
Milioi bat espezie intsektu baino gehiago daude katalogatuta eta gaurkoan planetako biztanle txiki horiei buruz hitz egingo digu Kiñuk. Animalia ezagunen % 80 baino gehiago dira intsektuak. Oraindik asko dago jakiteko bizidun hauei buruz, baina badakigu ekosistemen biziraupenean funtsezkoak direla […]
Garunaren eta haren funtzionamenduaren inguruan zalantza asko daude oraindik, baina ziurtasunak ere baditugu. Gaurkoan, Kiñu kirikinoak organo honi buruzko hainbat azalpen emango dizkigu. Garuna nerbio-sistema zentralaren erdigunea da, eta guk bezala, animalia ornodun guztiek eta ornogabe askok dute. Baina giza […]
Azken aldian geroz eta gehiago entzuten da “neutrino” hitza. Zer dira neutrinoak? Non daude eta nolakoak dira? Galdera hauek erantzungo dizkigu gaurkoan Kiñu kirikinoak. Neutrinoak masa oso txikiko eta kargarik gabeko partikulak dira. Ia argiaren abiaduran bidaiatzen dute eta oso […]
Oraingoan, Kiñu kirikinoak plastikoari buruzko hainbat datu interesgarri azalduko dizkigu. Plastikoak polimeroz osatutako materialak dira, hau da, behin eta berriz errepikatzen diren molekulez daude eratuta. Gaur egun, edozertarako erabiltzen dira mota askotako plastikoak, baina egon zen plastikorik gabeko garai bat […]