Atalaren araberako artxiboa: Kolaborazioak

Amaia Portugal Ezin da burmuin bat gizon batena edo emakume batena den asmatu, soilik haren ezaugarri anatomikoak aztertuta. Hala ondorioztatu du nazioarteko ikerketa talde batek, 1.400 garunen eskanerrak behatu eta gero.
Gizonek eta emakumeek badituzte desberdintasun fisikoak, eta batzuk oso agerikoak dira. Adibidez, txikitatik irakasten zaigu mutilek zakila dutela, eta neskek, alua. Geroxeago ikasi dugu gauzak ez direla beti beltz […]

Amaia Portugal Zientziaren eta komunikabideen arteko gorabeherak izan dituzte eztabaidagai, Natur Zientzien Topaketan egindako mahai-inguru batean. Kazetariek zein zientzialariek nagikeriak eta beldurrak uxatu behar dituzte, eta elkarlanean jardun, dibulgazioaren eta gizartearen mesedetan. Mezu hori eta beste zenbait igorri dituzte hizlariek.
“Eztabaida hau gainditu behar dugu. Elkarren beharra daukagu”. Bego Zubiaren hitzek ondo laburbiltzen dute Komunikabideak zientzian. Zientzia komunikabideetan izeneko […]

Jose Ignacio Royo Prieto Non eta UPV/EHUko Miguel de Unamuno Ikastetxe Nagusiko blasoian ikus daiteke paper-txori bat, Bizkaiko Arbola eta unibertsitateko ikurrarekin batera. Hauxe da arrazoia: idazle eta filosofo bilbotarrak (Migel Unamunokoak, berak bere euskarazko olerkietan sinatu zuen legez [1]) papiroflexia zuen zaletasun maitatu eta errespetatua.
“Cocotología” da berak sortu zuen neologismoa papiroflexia adierazteko (cocotte=paper-txoria, frantsesez). “Amor […]

Amaia Portugal Garuneko zonalde zehatzak aktibatuta edo indargabetuta, dastamena manipulatu daitekeela egiaztatu dute ikerketa batean. Zaporeak interpretatzeaz ez da mihia arduratzen, burmuina baizik, eta gauza gozoei eta mikatzei dagozkien neuronak kortexaren toki desberdinetan daude kokatuta.
Ikusmena begietan, usaimena sudurrean… eta dastamena, mihian? Zentzumenak hala ikasten ditugu txikitan, baina errealitatea zertxobait konplexuagoa da. Berez, mihian errezeptore pertsonalizatuak ditugu: horietako batzuek jaki […]

Arturo Apraiz Nepal, munduko herrialderik txiroenetarikoa, hor nonbait Asian barrena kokatuta dagoena eta albistegietan sekula agertzen ez dena, bat-batean bete zituen mundu osoko egunkarietako lehen orriak eta mundu osoko telebistetako albistegiak, Apirilaren 25ean. Richterren eskalan 7.8 magnitudeko lurrikara gertatu zen, 5.000 hildakotik gora izan ziren eta guztiz suntsituta gelditu ziren “munduko ondare” bezala sailkatuta dauden hainbat toki. Eskala bereko lurrikarak […]

Amaia Portugal Lurpeko uren kalkulu global eta zehatza egin dute Victoriako Unibertsitatean zuzendutako ikerketa batean. Ur hori ere azkar xahutzen ari garela erakusten dute datuek, berriztatzeko tarterik eman gabe. Osatu duten maparen arabera, Amazonas eta mendilerro handien azpian dago ur erreserba gehien, eta Sahara bezalako eremu idorretan, gutxien.
Gutxi gorabehera, Iruñerrian kontsumitzen den iturriko uraren erdia lurpetik dator, Arteta […]

Ines Garmendia George Edward Pelham Box zientzialariaren bizitza harrigarria da. Txikitan diru-eragozpen larriak jasan bazituen ere, XX. mendeko estatistikari handienetako bat izatera iritsi zen. Funtsezko ekarpenak egin zituen estatistikan eta estatistikaren aplikazioetan, bereziki industrian. Boxek asmatutako denborazko serieak aztertzeko teknikek Ekonometria eraldatu dute, eta banku zentral guztiek erabiltzen dituzte haren teknikak.
Box duela bi urte hil zen, Madison-Winsconsinen, Estatu Batuetan, […]

Josu Doncel David Harperrek ahateekin laborategiko saio bat egin zuen Cambridgeko Unibertsitatean. Ahateen janaria bilatzeko portaeran aztertu nahi zuen eta ohartu zen lortutako emaitza bat zetorrela joko-teoriaren emaitzekin.
David Harper Cambridge Unibertsitateko biologoa zen. Ahateak elikatzea dibertigarria izan litekeela pentsatu zuen. Garai hartan, 33 ahate zeuden unibertsitateko lorategi botanikoaren ibaian. Bertan, ahateak janari bila zebiltzan. Eguneroko elikadura […]

Amaia Portugal 2000. urteko azaroaren 2tik, Nazioarteko Espazio Agentziak apopiloak izan ditu uneoro. 45 espedizio, 220 bisitari baino gehiago, ia 1.800 ikerketa… Abiarazi zutenetik, Lurraren orbitan dabilen plataforma erraldoi honek zifra politak eman ditu.
Artikulu hau argitaratu den egunean irakurlea NASAren webgunean sartzen bada, hor jarrita dagoen kontagailuan ikusiko du Nazioarteko Espazio Estazioak (NEE) 6.200 egun daramatzala, zehazki, orbitan. […]

Gotzone Barandika Kimikaren historian hainbat nahitaezko kontzeptu garatu dira, zientziaren arlo honen gorputz teorikoa osatzen dutenak. Horietatik, orekarena kontzeptu dotorea da, zalantzarik gabe. Oreka kimikoaren ideiaren bitartez konposatuen izaera eta joerak neurtzen dira, baina beti gainontzeko konposatuekin alderatuta. Gainera, oreka kimikoa ez da estatikoa, eta guztiz kontzeptu dinamikoa da. Haren atzean filosofia sinplea dago.
Sistema bat orekan egon dadin, partaideak […]