Atalaren araberako artxiboa: Zientzialari

Zientzialari 15 – Miren Basaras from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
Zer da birus bat? Nola sartzen dira gure organismora eta zein da gure osasunean duten eragina? Miren Basaras Mikrobiologiako irakaslea da UPV/EHUn eta galdera hauei erantzun digu. Giza papiloma birusa ikertzen du, eta beraz honen arriskuei buruz ere hitz egin digu. Eta noski, ebolari buruz ere galdetu diogu. […]

Idoia Garcia de Gurtubay Materia kondentsatuaren fisikako irakaslea da UPV/EHUn eta DIPCko ikertzailea. Fisika konputazionalaren sekretuez hitz egin digu: bere ikerketa esparrua zertan datzan, materialen propietateak nola alda daitezkeen…
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen lana zabaldu nahi dugu gure irakurleen artean.

Zientzialari 14 – Idoia Garcia de Gurtubay from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. […]

Arnasten dugun airearen kalitatea gure gizarteak ingurugiroarekiko duen kezka nagusietako bat da. Gure inguruko airearen kalitatea zelakoa den jakiteko aditu batekin izan gara. Elena Agirre Matematikaren didaktikako irakaslea da UPV/EHUn, eta baita AireKal taldeko ikertzaile nagusia ere. Bertan eredu matematikoak erabiltzen dituzte airearen kalitatea zein izango den aurresateko.
Elenak kutsatzaile nagusiak zeintzuk diren, gure osasunean duten eragina eta ozono kontzentrazioa […]

Miren Cajaravillek kutsatzaileek itsasoko animalietan daukaten eragina ikertzen du. Biologia Zelularreko katedraduna da UPV/EHUn, eta baita ‘Biologia zelularra ingurumen toxikologikoan’ taldeko zuzendaria ere.
Berarekin izan gara Plentziako Itsas Estazioan kutsadurari buruzko hainbat zalantza argitzeko, adibidez zelakoa den gure kostaldeko egoera edo zeintzuk diren bere ustetan euskal kostaldeko ekosistemek dauzkaten mehatxurik handienak.
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen […]

2014 Kristalografiaren Nazioarteko urtea da. Diziplina honek garrantzia handia duen arren, ez da oso ezaguna gure inguruan. Berari buruz gehiago jakiteko Gotzone Barandika UPV/EHUko Kimika Ez-Organikoko irakaslearengana jo dugu.
Non topa ditzakegu kristalak? Zein da kristalaren eta beiraren arteko ezberdintasuna? Zertarako erabiltzen da kristalografia zientzian? Galdera hauen erantzunak topatuko dituzu beheko bideoan.
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez euskal […]

Txema Pitarke CIC nanoGUNEko Zuzendari Nagusia eta Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna da UPV/EHUn. Nanozientziei buruz galdetu diogu, alegia, nanopartikulen tamainaz, nanoeskalaren bereizgarritasunotaz eta azkeneko urteotako aurkikuntzez. Grafenoaren propietate miresgarriez hitz egin digu baita ere.
Zientzialari izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen lana zabaldu nahi dugu gure irakurleen artean.

Zientzialari 10 – Txema Pitarke from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo […]

Matematikari esker posible dugu biharko eguraldiaren iragarpena jakitea edo argazki kamera digitalak erabiltzea. Baina aplikazioetara zuzenduta ez dagoen matematikak ere berebiziko garrantzia du. Javier Duoandikoetxea Analisi Matematikoko katedraduna da UPV/EHUn, eta gai hauei buruz galdetu diogu honako bideoan.
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen lana zabaldu nahi dugu gure irakurleen artean.

Zientzialari 09 – Javier Duoandikoetxea from […]

Ba al dakizu zergatik behar duen gure gorputzak jarduera fisikoa osasuntsu egoteko? Edo zer ikasi duen zientziak ariketa fisikoei buruz azkenaldian? Zein uste duzu izan daitekeela ikerketa arlo honetan dagoen erronka nagusia etorkizunean? Galdera hauen erantzuna jakin nahi baduzu, ikus ezazu Jon Irazusta UPV/EHUko Fisiologiako katedradunarekin grabatu dugun elkarrizketa.
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen lana zabaldu […]

Miren Bego Urrutia Animalien fisiologiako irakaslea da UPV/EHUn. Besteak beste, animaliek bizitzeko erabiltzen dituzten mekanismootaz hitz egin digu. Erle kolibriak barne tenperatura kontrolatzeko duen jokabidea edo suge mota batzuek arrautzak nola berotzen dituzten azaldu digu. Bere lan esparrua bibalbioen azterketarekin lotuta dago. Animalia hauengandik zer ikasi dezakegun jakin nahi baduzu, ikus ezazu beheko bideoa.
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen […]

Ba al dakizu kimika teorikoa zer den? Ba al dakizu zertan bereizten den ohiko kimikatik eta zertarako balio duen molekulen erreakzioak ordenagailu bidez simulatzea? Jesus Ugalde UPV/EHUko Kimika fisikoko katedradunarekin hitz egin dugu haren jakintza esparruari buruz. Ikus itzazu eman dizkigun erantzunak honako bideoan.
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez, euskal ikertzaileen lana zabaldu nahi dugu gure irakurleen artean. […]