Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena. Hara! Zer ote da egiazkoa, bolbora bezain bizi hedatu den, minbizia zorte txarrari zor zaiola dioen berrian? Jaime de Juanek azaltzen digunez, ezer ez edo […]
Javier San Martín Askok hartu nahi lukete gezurrezko itxura bat, askok ikusezin bihurtu nahi luketen bezala. Hala nahi dute, debekatua beren esku geldituko delakoan: instalazio militarrak edo zientifikoak, ezkutuan gordeak dauden fitxategi batzuk, edozein ospetsuren etxea edo logela bateko tiradoreak […]
Javier San Martín Legendak dio Osiris bere Seth anaia bekaiztiak erail zuela, eta bere gorpua hilkutxa batean bota zutela Nilora. Osirisen Isis emazteak ikusi zuen bere senar hila, eta hori jakin zuzenean, Sethek gorpua 14 zatitan puskatu zuen, eta Egipton […]
Amaia Portugal Hurrengo astean esango dute zientziaren munduko sari esanguratsuenak nori egokituko zaizkion aurten. OLED teknologia, genoma bikoizketak, nanoharien fotonika eta beste zenbait alor daude Thomson Reuters agentziaren kinielan. Hedabide orokorretan zientzia inoiz protagonista bada, urriko lehen egunotan izan ohi […]
Javier San Martín Izenburu honek ez dio erreferentziarik egiten Erdi Aroko begizko bati, ez eta deabruak uxatu edo erakartzeko sorginkeria bati. Era berean, ez dauka zerikusirik “Zugarramurdiko sorginei” buruz herri-literaturan bildu izan den guztiarekin, ez eta iraganean naturaz gaindiko ahalmenak […]
2014 Kristalografiaren Nazioarteko urtea da. Diziplina honek garrantzia handia duen arren, ez da oso ezaguna gure inguruan. Berari buruz gehiago jakiteko Gotzone Barandika UPV/EHUko Kimika Ez-Organikoko irakaslearengana jo dugu. Non topa ditzakegu kristalak? Zein da kristalaren eta beiraren arteko ezberdintasuna? […]
Naia, duela bi mila urte baino gehiago bizi izan zen. Liraina eta txikia zen, baina ezer gutxi dakigu horretaz gain. Kontua da egun batean, okerreko urrats bat egin zuela, bere bizitzako azken urratsa. Berak egin zuen, edo eginarazi egin zioten […]
Peru S. Gamarra Ikertzaile batek bere lanean inork baino gehiago sinetsi behar du. Berdin du kanpotik hau edo bestea esaten badiote. Berak bere horretan jarraitu behar du. Irmo. Izatez, hori da zientzialari onaren ezaugarrietako bat. Noski, argumentuak behar ditu esaten […]
Gorka Azkune Gizakiok hiru dimentsiotako ikusmen zehatza dugu. Gure ingurumena ikusten dugunean, koloreak eta formak ez ezik, distantziak ere hautemateko gai gara. Hiru dimentsiotako ikusmen hori zeharo garrantzitsua da gure egunerokoan, eta bestela pentsa beza irakurleak egiten dituen atazen artean […]
Euskalmet, Maialen Martija eta Onintze Salazar Eguraldia egunerokotasunean elkarrizketa askoren gaia izaten da. Beroa, hotza, euria, haizea, elurra, itsasoaren egoera eta abar bor-bor egoten dira gure ahotan. Meteorologiak fenomeno hauek eta beste batzuk zer diren eta noiz gertatuko diren aurresateko […]