Endotermia hitza, beroaren jatorriari dagokio. Animalia endotermoen beroa barrutik dator, zelulen mitokondrioetan gertatzen diren erreakzioetatik. Animalia ektotermoena, berriz, kanpotik. Animalia homeotermoak, tenperatura konstante mantentzen dutenak, endotermoak dira. Izan ere, oso zaila izango litzateke tenperatura konstante mantentzea barneko bero-iturririk gabe. Beste […]
Pinguino enperadoreak Aptenodytes forsteri du zientzia-izena eta Antartikan bizi da. Munduan ez dago toki hotzagoan bizi den hegaztirik. Beharbada horregatik da hain harrigarria pinguino horren bizimodua. Aptenodytes forsteri, arrainjalea izanik, itsasoan bakarrik elikatzen da. Pinguino arra, negua hurbiltzen denean, uretatik […]
Hainbat ikertzaileren arreta jaso du hartzen lozorroak azken urteotan, negua igarotzeko modu berezi hori antzinatik ezaguna bada ere. Arrazoia? Aldi horretan gertatzen diren hainbat prozesuren etenaldi itzulgarrien oinarrian dauden mekanismoen ezagutzak, gizakiaren organoen preserbaziorako, hibernatzeko ahalmena garatzeko, iraupen luzeko espazio-bidaietarako […]
Teknikoki, hartzak hibernatu beharrean neguko lozorroan sartzen dira. Ñabardura terminologikoa ez da berez horren garrantzitsua. Baina benetako hibernatzaileekin alderatuz, badaude ikuspuntu fisiologikotik garrantzitsuak diren zenbait desberdintasun, hurrengo lerroetan azalduko ditugunak. Izatez, XVIII. mendean ezaguna zen jada “hibernatzeko“ modu desberdinak zeudela […]
Amaia Portugal Buztana oso baliagarria izan zitzaien itsasotik lurrera igaro ziren aurreneko espezieei, lokatz eta hondar artean ez hondoratzeko eta maldetan gora egiteko. Hori ondorioztatu dute AEBtako ikertzaile batzuek, gaur egungo arrain urlehortarrak nola mugitzen diren aztertuta. Arrain mota horren […]
Groundhog day (“Marmotaren eguna”) filma 1993an lehen aldiz eman ondoren, Phil marmota ezaguna egin zen gure artean. Punxsutawney herrian eguraldia aurreikusteko erabiltzen dute marmota hori. Urtero, otsailaren bian, festa bat ospatzen da Punxsutawney-en, egun horretan Phil bere habiatik irteten baita […]
Metabolismoa da animalia homeotermo guztien bero-iturri nagusia. Iturri hori gabe gorputz-tenperatura ezin izango lukete konstante mantendu. Metabolismo-jarduera osoari dagokio bero-ekoizpena, baina animalia homeotermo batzuek beroa ekoizteko berariazko zeregina duen ehun mota bat dute; gantz nabarra deitzen zaio ehun horri. Gantz […]
Lau hankako animalia gehienek ez dute bero gehiegi galtzen eroapenaz. Zorua ukitzen duten gorputzaren atalak oso txikiak izaten dira, edo hobeto esan, gorputzaren azalera osoaren zati txikia izan ohi dira. Baina bada salbuespen bat, etzanda egoteari dagokiona hain zuzen. Etzanda […]
Orain azalduko dugunak zerikusi handia du balearen istorioarekin, hasiera batean horrela ez dirudien arren. Isolatzeaz arituko gara kapitulu honetan ere, baina bestelako isolatze-moduaz jardungo dugu. Batzuetan, etxetxoriek oso potolo dirudite; egia esan, tenis pilota hankadunak ematen dute. Baina itxura da […]
Josu Doncel Matematika aplikatuan ari diren ikertzaileak hipotesiak aztertzen ibiltzen dira. Zertarako behar dituzte? Zergatik dira hain garrantzitsuak? Behi esferikoaren adibidea erabilita lortuko ditugu galdera hauen erantzunak. Matematika aplikatuak sistema errealaren analisia du helburu. Ingeniaritza, fisika, kimika eta beste hainbat […]