Archivo de Etiquetas:: animaliak

Amaia Portugal Buztana oso baliagarria izan zitzaien itsasotik lurrera igaro ziren aurreneko espezieei, lokatz eta hondar artean ez hondoratzeko eta maldetan gora egiteko. Hori ondorioztatu dute AEBtako ikertzaile batzuek, gaur egungo arrain urlehortarrak nola mugitzen diren aztertuta. Arrain mota horren ezaugarri bertsuak dituen robot bat ere garatu dute.
Lehorreko lehen espezieak duela 360 milioi urte inguru agertu ziren. Hala diote […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Hotza
———————————————————————————————————–
Groundhog day (“Marmotaren eguna”) filma 1993an lehen aldiz eman ondoren, Phil marmota ezaguna egin zen gure artean. Punxsutawney herrian eguraldia aurreikusteko erabiltzen dute marmota hori. Urtero, otsailaren bian, festa bat ospatzen da Punxsutawney-en, egun horretan Phil bere habiatik irteten baita. Eguna eguzkitsua bada habiara itzultzen da, eta horrek esan nahi […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Hotza
———————————————————————————————————–
Metabolismoa da animalia homeotermo guztien bero-iturri nagusia. Iturri hori gabe gorputz-tenperatura ezin izango lukete konstante mantendu. Metabolismo-jarduera osoari dagokio bero-ekoizpena, baina animalia homeotermo batzuek beroa ekoizteko berariazko zeregina duen ehun mota bat dute; gantz nabarra deitzen zaio ehun horri.
Gantz nabarra eta gantz zuria dira ugaztunen gantz-ehun mota biak, eta oso […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Hotza
———————————————————————————————————–
Lau hankako animalia gehienek ez dute bero gehiegi galtzen eroapenaz. Zorua ukitzen duten gorputzaren atalak oso txikiak izaten dira, edo hobeto esan, gorputzaren azalera osoaren zati txikia izan ohi dira. Baina bada salbuespen bat, etzanda egoteari dagokiona hain zuzen. Etzanda gaudela, ugaztun guztiok dugu gure gorputz-azaleraren zati handi bat […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Hotza
———————————————————————————————————–
Orain azalduko dugunak zerikusi handia du balearen istorioarekin, hasiera batean horrela ez dirudien arren. Isolatzeaz arituko gara kapitulu honetan ere, baina bestelako isolatze-moduaz jardungo dugu.
Batzuetan, etxetxoriek oso potolo dirudite; egia esan, tenis pilota hankadunak ematen dute. Baina itxura da, ez besterik. Hotz daudenean gertatzen zaie hori; […]

Josu Doncel Matematika aplikatuan ari diren ikertzaileak hipotesiak aztertzen ibiltzen dira. Zertarako behar dituzte? Zergatik dira hain garrantzitsuak? Behi esferikoaren adibidea erabilita lortuko ditugu galdera hauen erantzunak.
Matematika aplikatuak sistema errealaren analisia du helburu. Ingeniaritza, fisika, kimika eta beste hainbat arlotan aplikatzen dira matematikak. Gainera, teknologia berrien agerpenarekin batera, sistema hauek gero eta konplexuagoak dira eta esan dezakegu matematikak […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Hotza
———————————————————————————————————–
Tenperaturak animalien jardueran izan dezakeen eragina garrantzi handikoa izan daiteke. Erreakzio kimikoak oro dira tenperaturaren menpeko. Beraz, tenperaturaren menpekoak dira erreakzio kimikoetan oinarritzen diren funtzioak ere; horren adibideak dira elikagaien xurgapena eta muskuluen uzkurketa, besteak beste. Hortaz, ingurune-tenperatura apalek mugatu ditzakete animalia poikilotermoek egin ditzaketen mugimenduak, eta horrek garrantzi […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Hotza
———————————————————————————————————–
Euskal eta japoniar arrantzaleak, duela 1.000 urte aritzen ziren baleen ehizan. Euskal literaturan bada jarduera horren erreferentziarik, nahiz aipamenak ez diren hain urrun heltzen. Ioannes de Etcheverri-k (1627) (Etxeberri Ziburukoa) baleen ehiza gai duten hiru otoitz utzi zituen idatzita. Horra otoitz horietako bat, laburrena (“Balea Çaleentçat” du izenburua): […]

Juan Carlos Iturrondobeitia Europan izan dugun liztor inbasiorik arrakastatsuenaren protagonistari eskaini diogun artikulu-sortari bukaera emango diogu gaurkoak. Asiatik datorren liztorra edo Vespa velutinaren jatorria eta ezaugarriak ikusi genituen Asiatik datorren liztorra (I) artikuluan. Velutinaren bizi-zikloa eta honen inbasioak eragindako ondorioak aztertu genituen gerora Asiatik datorren liztorra (II) artikuluan. Amaitzeko, inbasioaren aurkako irtenbideak ikusiko ditugu. Habia-suntsiketak
Asiatik datorren liztorrari […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Hotza
———————————————————————————————————–
Izotzari aurre egiten atalean ikusi bezala, ornogabeetan aurki daitezke batez ere kalterik eragiten ez duten izozte-prozesuak. Hala ere, berebiziko arreta jarri zaie antzeko erantzun edo moldaerak agertzen dituzten animalia ornodunei. Zergatia argia da: naturan berez badago izoztuta egon ondoren bizi-funtzioak mantentzen dituen ornodunik, bere intereseko zelulak, organoak, ehunak edo izaki […]