Archivo de Etiquetas:: bideoak

Zientzialari 30 – Arantza Aranburu from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
Arantza Aranburu Geologiako irakaslea da UPV/EHUn. Berarekin egon gara paisaia naturalaz mintzatzeko. Euskal paisaiari buruz hitz egin dugu, besteak beste, eta gure lurraldearen erliebe ezberdinen zergatiak azaldu dizkigu.
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen lana zabaldu nahi dugu gure irakurleen artean. […]

Zientzialari 29 – Maier Lorizate from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
Hartutako immunoeskasiaren sindromea (HIES) eta giza immunoeskasiaren birusa (GIB) sarritan nahastu egiten diren kontzeptuak dira. Hori argitzeko aditu batekin izan gara solasean: Maier Lorizate, Biokimikako irakaslea UPV/EHUn eta ikertzailea Biofisika Unitatean (CSIC, UPV/EHU). Gainera, gaixotasunaren aurka lortu diren aurrerapenak eta zientziak esparru honetan dituen hurrengo erronkak zeintzuk diren […]

Zientzialari 28 – Isabel Salcedo from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
Onddoei buruz hitz egin dugu Isabel Salcedo UPV/EHUko mikologiako irakaslearekin. Berak azaldu digu zein motatakoak diren gure ingurukoak, zeintzuk diren onddoen bereizgarriak talde bezala eta zeintzuk diren haien erabilgarritasunak zientzian. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen lana zabaldu nahi dugu gure irakurleen artean. […]

Zientzialari 27 – Estibaliz Apellaniz from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
Flyscha gure kostaldeko irudirik ezagunenetakoa da. Bertan gordetzen diren sekretuei buruz aritu gara Estibaliz Apellaniz geologoarekin.
Berak azaldu digu egitura geologiko hau nola sortu zen, bere harrietatik nolako informazioa atera daitekeen eta zergatik den hain garrantzitsua euskal flyscha.
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen lana […]

Zientzialari 26 – Asier Fullaondo from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
Transgenikoei buruz hamaika kontu esan dira. Baina ba al dakigu zer diren, non topa ditzakegun edo giza osasunerako zein ingurugiroarentzat arriskutsuak al diren? Elkarrizketa honetan, Asier Fullaondo UPV/EHUko Genetika irakasleak transgenikoei buruzko zalantzak argitu dizkigu.
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen lana zabaldu nahi dugu […]

Zientzialari 25 – Itziar Alkorta Calvo from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
Sarritan esaten da bakterioek antibiotikoen aurrean duten erresistentzia geroz eta handiagoa dela, baina zer dela eta gertatzen da hori? Zeintzuk dira gertaera horren ondorioak, eta zein da zientziak mehatxu horren aurrean topatu duen erantzun berria?
Itziar Alkorta Calvo Biokimika eta Biologia Molekularreko irakaslea da UPV/EHUn. Galdera horiei […]

Zientzialari 24 – Antxon Santamaria from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
Antxon Santamaria Fisika Aplikatuko katedraduna da UPV/EHUn eta baita Polymat Institutuko ikertzailea eta irakaslea ere. Erreologiaz hitz egin digu, hots, materialen fluxua eta deformazioa ikertzen duen zientziaren adarraz.
Diziplina horrekin egindako kalkuluak ezinbestekoak dira 3D inprimatzaileetan erabiltzen diren polimeroei forma emateko, adibidez.
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen […]

Zientzialari 23 – Nestor Etxebarria from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
Inguratzen gaituen airean edo gure araztegietako uretan, giza jarduerek sortutako kutsadurak eragin ugari sortzen ditu izaki bizidunetan. Portuetan bizi diren arrainek, adibidez, sexu aldaketak pairatu ditzakete produktu kimiko jakin bat dela eta. Gai hauei buruz hitz egin dugu Nestor Etxebarria UPV/EHUko Kimika Analitikoko katedradunarekin.
‘Zientzialari‘ izeneko […]

Zientzialari 22 – Arturo Elosegi from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
Arturo Elosegi Ekologiako katedraduna da UPV/EHUn. Gure ibaien garrantziaz hitz egin digu, eta baita gaur egun bizi duten egoeraz: inguruko aldaketek erreketan sortzen dituzten kalteak, kutsatzaile berriak, biodibertsitate galera…
Zientzialari izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen lana zabaldu nahi dugu gure irakurleen artean. […]

Zientzialari 21 – Aitor Bergara from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
Supereroankortasuna material batzuek duten propietate harrigarria da. Magia kontua ematen duen fenomeno hau hobeto ulertzeko Aitor Bergararekin izan gara. Bera Fisika irakaslea da UPV/EHUn eta DIPC zentroko ikertzaile laguna. Supereroaletasuna zertan datzan eta material supereroaleen aplikazioei buruz galdetu diogu, besteak beste.
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez […]