Xabier Mina Ederra itsas zientzietan lizentziatua da. Urteetan zehar Kantauri itsasoaren bizitza eta xehetasunak jasotzen dituzten hainbat argitalpenetan parte hartu du haren argazkiekin. Xabier (Txabi), Mutrikuko Akuikultura Eskolan irakaslea izan da, itsas argazkilaria eta kameralari da. Bere argazkiak, esaterako, Zientzia […]
Arnasten dugun airearen kalitatea gure gizarteak ingurugiroarekiko duen kezka nagusietako bat da. Gure inguruko airearen kalitatea zelakoa den jakiteko aditu batekin izan gara. Elena Agirre Matematikaren didaktikako irakaslea da UPV/EHUn, eta baita AireKal taldeko ikertzaile nagusia ere. Bertan eredu matematikoak […]
Miren Cajaravillek kutsatzaileek itsasoko animalietan daukaten eragina ikertzen du. Biologia Zelularreko katedraduna da UPV/EHUn, eta baita ‘Biologia zelularra ingurumen toxikologikoan’ taldeko zuzendaria ere. Berarekin izan gara Plentziako Itsas Estazioan kutsadurari buruzko hainbat zalantza argitzeko, adibidez zelakoa den gure kostaldeko egoera […]
2014 Kristalografiaren Nazioarteko urtea da. Diziplina honek garrantzia handia duen arren, ez da oso ezaguna gure inguruan. Berari buruz gehiago jakiteko Gotzone Barandika UPV/EHUko Kimika Ez-Organikoko irakaslearengana jo dugu. Non topa ditzakegu kristalak? Zein da kristalaren eta beiraren arteko ezberdintasuna? […]
Txema Pitarke CIC nanoGUNEko Zuzendari Nagusia eta Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna da UPV/EHUn. Nanozientziei buruz galdetu diogu, alegia, nanopartikulen tamainaz, nanoeskalaren bereizgarritasunotaz eta azkeneko urteotako aurkikuntzez. Grafenoaren propietate miresgarriez hitz egin digu baita ere. Zientzialari izeneko atal honen bitartez euskal […]
Matematikari esker posible dugu biharko eguraldiaren iragarpena jakitea edo argazki kamera digitalak erabiltzea. Baina aplikazioetara zuzenduta ez dagoen matematikak ere berebiziko garrantzia du. Javier Duoandikoetxea Analisi Matematikoko katedraduna da UPV/EHUn, eta gai hauei buruz galdetu diogu honako bideoan. ‘Zientzialari‘ izeneko […]
Ba al dakizu zergatik behar duen gure gorputzak jarduera fisikoa osasuntsu egoteko? Edo zer ikasi duen zientziak ariketa fisikoei buruz azkenaldian? Zein uste duzu izan daitekeela ikerketa arlo honetan dagoen erronka nagusia etorkizunean? Galdera hauen erantzuna jakin nahi baduzu, ikus […]
Miren Bego Urrutia Animalien fisiologiako irakaslea da UPV/EHUn. Besteak beste, animaliek bizitzeko erabiltzen dituzten mekanismootaz hitz egin digu. Erle kolibriak barne tenperatura kontrolatzeko duen jokabidea edo suge mota batzuek arrautzak nola berotzen dituzten azaldu digu. Bere lan esparrua bibalbioen azterketarekin […]
Ba al dakizu kimika teorikoa zer den? Ba al dakizu zertan bereizten den ohiko kimikatik eta zertarako balio duen molekulen erreakzioak ordenagailu bidez simulatzea? Jesus Ugalde UPV/EHUko Kimika fisikoko katedradunarekin hitz egin dugu haren jakintza esparruari buruz. Ikus itzazu eman […]
Hizkuntza egunero erabiltzen dugun arren, asko dira berari buruz ez dakizkigun gauzak. Itziar Laka UPV/EHUko Hizkuntzalaritzako katedradunarekin izan gara hizkuntzarako gaitasuna noiz garatzen den eta elebakarren eta elebidunen burmuinetan dauden ezberdintasunei buruz galdetzeko, besteak beste. Elkarrizketa hau ‘Zientzialari‘ saioaren bostgarren […]