Loa fenomeno misteriotsua da oraindik ere alderdi askori dagokienez. Jakin badakigu loa ezinbestekoa dela osasunerako, baina loaren eta osasunaren arteko konexio askok ihes egiten digute oraindik. Estatu Batuetako ikertzaileen talde batek Nature aldizkarian argitaratu berri du hain ustekabekoa bezain harrigarria […]
Landareen ugalketa-prozesuan polena toki batetik bestera eramateko lagungarri diren animaliak dira polinizatzaileak. Polinizazioa funtsezkoa da gure ongizaterako eta ekosistemek bizirauteko. Landare basatien % 85 inguruk eta laborantza-landareen % 70 baino gehiagok polinizazioa baliatzen dute ugaltzeko. Baina espezie polinizatzaileen dibertsitatea murrizten […]
Nola da posible betaurreko pare sinple batek gure ikusmena nabarmen hobetzea? Bideo honetan, eguneroko asmakizun horren atzean dagoen zientzia azaltzen da. Begiak argia jasotzen eta erretinan fokatzen duten lente naturalak dira, baina batzuetan fokua ez dago bere lekuan: hurbiletik edo […]
Aurrekoan gizakioz eta gure zentzumenez ibili ginen; tira, ni ibili nintzen. Eta zuek formal-formal irakurtzen. Eta oraingo honetan ere gauza bera: ni nire diatribekin eta zuek, irakurle finak zareten horiek, leitzen. Baina gizakiez beharrean, benetako superbotereak dituen izaki bati buruz […]
Birmaniako pitoia (Python bivittatus) lau metroko luzera izan dezakeen sugea da (1. irudia). Hainbat hilabete eman ditzake jan gabe, baina harrapakin bat harrapatu eta digeritzen hasten denean haren metabolismoa hamar aldiz biderkatzen da. 2005ean deskubritu zen ingestioaren ondorengo 48 orduetan […]
Gorputzak batzuetan gauza bitxiak egiten ditu, eta horietako bat “oilo ipurdia” da: hotza sentitzean edo emozio handia dugunean azalaren gaineko iletxoak tente jartzea. Zergatik gertatzen da hori? Bideo labur honetan, gure gorputzaren antzinako erreflexu baten atzean dagoen zientzia azaltzen da […]
Baten batek pentsatuko zuen bost dela erantzuna kasu guztietan. Baina, ai, ezin zen hain erraza izan. Kontinenteak bost dira, ezta? Ba… oinarri dugun ereduaren arabera, kontinenteak lau, bost, sei edo zazpi izan daitezke. Serio eta benetan. Ez nabil asmatzen. Kontinente […]
Gizakien artean, historian zehar zeru izartsua elementu garrantzitsuena izan da ozeanoetan nabigatzeko, eta oraindik ere abilezia horren funtsezko oinarriak nabigazio eskoletan irakatsi egiten dira, gailu teknologikoek huts eginez gero, elementu sinpleekin eta izarren laguntzarekin orientazio aukera izateko. Animalien artean, berriz […]
Zenbat bilioi globulu gorri pasatzen dira bihotzetik minutu batean? Zergatik gara 1,5 cm altuago goizean esnatzean? Non daude hatzetako muskuluak? Galdera horien erantzunak eta beste hainbat kuriositate harrigarri biltzen ditu 100 kontu ondo ezagutzeko giza gorputza (2020) liburuak. Giza gorputzaren […]
Hizkuntza indoeuroparrak 400etik gora dira, eta haien hiztunek munduko populazioaren ia erdia osatzen dute. Talde garrantzitsuak daude beren artean, hala nola germaniera, erromantzea, eslaviera, indo-iranera eta zeltera. Hizkuntza protoindoeuroparretik datoz denak. Historialariek eta hizkuntzalariek XIX. mendetik dihardute hizkuntza indoeuroparren jatorria […]