ekologia
Etiketen artxiboa 165 artikulu
Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Ainhoa Magrach Gonzálezek National Geographic aldizkariari zor dio naturarekiko maitasuna eta esploratzeko grina. Haren esanean, familian ez zegoen ikertzailerik, baina txikitatik liluraz ikusten zituen aldizkarian azaltzen ziren istorioak eta argazkiak eta, handitan, halakoak bizitzeko gogoa […]
Asteon zientzia begi-bistan #218
Uxue Razkin Ekologia Abuztuaren hasieran, Valderejoko parke naturalean (Araba) dagoen airearen kalitatea neurtzeko estazioan, 188 mikrogramo ozono neurtu ziren metro kuboko. 180ko mugatik gora kaltegarria dela dio Europako Batasuneko legeriak. Artikuluan azaltzen denez, hiru oxigeno atomok osatutako gas bat da […]
Bederatzi metalen kontzentrazio-atalase ekologikoa proposatu dute Nalón ibairako
Bederatzi metalen biometaketa-maila zehaztu dute meatze inguruetako uretako ornogabeetan eta datuokin atalasea ezarri Nalón ibaiko puntu garbietako hamar makroornogabe taxonetarako. Europar Batasunak 2021. urtera arteko epea ezarri du Ingurumenaren Kalitate Arauak sortzeko eta, zehazki, uretako bizidunek ehunetan jasan ditzaketen substantzia […]
Asteon zientzia begi-bistan #213
Ziortza Guezuraga Astronomia Ur likidoa aurkitu dute Marten, izotz geruzen azpian. Hala irakur daiteke Berrian, Argian eta baita Elhuyar Aldizkarian ere. Mars Express zundan dagoen MARSIS radarrak aurkitu du, planetako hego poloan. Ura 1,5 kilometroko sakoneran dago, 20 kilometro zabal […]
Inoiz baino oxigeno gutxiago dago Itsaso Baltikoan, eta nekazaritzarena omen da errua
Juanma Gallego XX. mendean Itsaso Baltikoko oxigeno mailak azken 1.500 urtetako txikienak izan dira, ikerketa baten arabera. Arrazoien artean, nekazaritzaren jardueran eta hirietako ur zikinetan sortzen diren nutrienteak aipatu dituzte zientzialariek. Eremu hilak, eutrofizazio eremuak edo itsaspeko basamortuak. Termino horiek […]
Asteon zientzia begi-bistan #211
Astrofisika Energia handiko neutrinoen lehen iturria aurkitu dutela kontatzen dute Elhuyar aldizkarian. Blazar bat, ezagutzen den lehena, da iturria eta izpi kosmikoen iturri ere izan liteke. 2017ko irailaren 22an Hego Poloan dagoen IceCube behatokian energia handiko neutrino bat detektatu zuten […]
Ezjakintasunaren kartografia #224
Txiste baten hasiera dirudi, baina ez da: Zer zerikusi dute metalek, haginek eta autismoak? JR Alonsoren Metals, teeth and autism Logikari jarraiki, atmosferaren karbono dioxido mailen igoerarekin baso masek uraren erabileraren efizientzia hobetuko lukete. Baina ez. Teresa Gimeno ikertzailearen Challenging […]
Argi artifiziala izan daiteke intsektuen gainbeheraren errudunetako bat
Juanma Gallego Planetako intsektuen populazioa gainbeheran ari dela argi dute zientzialariek, baina ez dago batere garbi zeintzuk diren zioak. Ikertzaile talde batek argi artifiziala susmagarritzat jotzeko arrazoiak bildu ditu. Udako kanpalekua, sute txiki baten inguruan. Gitarra bat eskutan eta erretako […]
Une batez, ahaztu futbolaz, hauxe baita benetako ‘Mundiala’: planetako lurren hiru laurdenak narriatuta daude
Juanma Gallego Azterketa zabal baten ostean, planetako lurren egoeraz ohartarazi du Europako Batzordeak. Urtero, Europako Batasunaren erdiaren tamaina duen eremua narriatzen da. Guztiena eta inorena. Horrelako irudia har daiteke lurzoruaren gaira aurrenekoz hurbiltzean. Geografoak, klimatologoak, geologoak, biologoak, ekologoak, agronomoak… era […]
Iluntasuna da, gero eta gehiago, animalien ‘territorio libre’ bakarra
Juanma Gallego Gizakiaren eragina dela eta, gaueko bizimodua indartzen ari da ugaztunen artean: animaliak giza jarduerarik gabeko eremuen bila joaten dira, baina hauek ere gero eta urriagoak dira, eta animaliek iluntasunean hartu behar dute aterpea. Landa eremuan gauez autoa gidatu […]