Landareek CO2 gasarekiko menpekotasun handia dute, haren kontzentrazioaren baitan baitago haien fotosintesi-tasa eta ondorioz, hazkuntza, nutrizio-balioa eta baita biziraupena ere. Pentsatu izan da, landareek fotosintesia aurrera eramateko airetik CO2 gasa hartzen dutenez, atmosferan CO2 kontzentrazioa handiagotzeak eragin positiboa izango lukeela […]
UPV/EHUn egindako azterlan batean, indize bat definitu dute hiriko espazio berde eta urdinek ematen dituzten hiru ekosistema-zerbitzuren eskaintzaren eta eskariaren arteko desorekak ebaluatzeko (jariatze-urak atxikitzea, airea araztea eta ingurunea hoztea), eta etorkizuneko plangintza-prozesuetako helburu espezifikoak zehazteko. Bilbon aplikatu dute metodologia […]
Ezti-txori erregeordea, Anthochaera phrygia izen zientifikoduna, Australian bizi den hegazti txiki bat da. Kontinente ekialdeko basoetan bizi da eta azken hamarkada hauetan bere populazioa modu kezkagarrian murriztu da. Hain zuzen ere, une honetan arriskuan dagoen espeziea da eta nagusiki habitat […]
Osasuna Ainize Odriozola ugalketaren biologian espezializatua dago eta egun gizonezkoen antzutasun arazoak ikertzen ditu helburu jakin batekin: baliabide terapeutikoak izan daitezkeen erremintak sortzea. Hori da bere doktorego-tesiaren oinarria eta Unibertsitatea.net atarian elkarrizketatu dute eskuartean duen ikerlerroa ezagutzeko: “Espermatozoideetan akats kromosomikoak […]
Inurri esklabista batzuek esklabo bilakatzen duten espezieko langileak harrapatzen dituzte, eta haien koloniara daramatzate, haientzat lan egin dezaten: haien kumeak zaintzen dituzte, defendatzen laguntzen diete, elikagaiak bilatzen dituzte eta koloniak garbi mantentzen dituzte. Ohikoena da garapen fase oso goiztiarretan harrapatzea […]
Mundu mailan eragin hauek balioztatzea zaila bada ere, eragina nabaria da eskualde mailan eta tokiko mailan. Horretan dihardu, hain zuzen ere, AMBAR Elkarteak, itsas faunaren ikerketa eta babeserako sorturiko elkarteak. Elkarte honek euskal uretan dabiltzan zetazeoen jarraipenean jarduten du, baina […]
Akustika Akustika fisikaren adarra da eta soinuak, infrasoinuak eta ultrasoinuak aztertzen ditu eredu fisiko eta matematikoen bidez. Fisikak baditu tresnak soinua bera kuantifikatzeko modu objektiboan, izan ere soinua, soinu-iturri bateko bibrazioak sortzen duen uhina da. Baina ezin du alde subjektiboa […]
2018an, munduan 97 milioi tona (Mt) arrain, krustazeo eta molusku harrapatu ziren. Hazkuntzaren bitartez 82 Mt ekoitzi ziren. Beraz, animalia urtarren ekoizpen osoa 179 milioi tonakoa izan zen. Kopuru horretatik 22 Mt arrain irinak eta olioak ekoiztera bideratu ziren, beraz […]
Uxune Martinez Medikuntza Kukutxeztula Bordetella pertussis bakterioak eragiten duen goiko arnasbideetako infekzioa da. Pertsona batetik bestera erraz zabaltzen den gaixotasuna da, kutsatutako pertsona batek doministiku egiten duenean edo eztula egiten duenean. Gaixotasun horrek eztul bortitz eta kontrolaezina eragiten du, eta […]
Irati Diez Virto 1986 eta 2019 urteen bitartean, eukalipto-landaketen azalera %300 baino gehiago handitu zen Euskadin. Beste modu batera esanda, 5.000 hektarea inguru izatetik ia 20.000 hektarea izatera iritsi ginen 33 urteko denbora-tartean. Landaketa hauetatik gehienak lursail pribatuetan kokatzen bada […]