hezkuntza
Etiketen artxiboa 46 artikulu
Xabier Díaz Silvestre 7alde-ren 3. Bileran Pablo Garaizarrek dinamika interesgarri bat proposatu zigun. Garai hartan komunikabideetan Finlandiaren eskuzko idazketaren erakusteari uztearen asmoa zabaldu zen (Zientzia Kaieran ere), eta eztabaida sutsua piztu zen kontuaren inguruan. Pablok proposatutako dinamikan ohiko informazio-bilketa eta […]
Bihotz geldialdi bati aurrea hartzeko gakoa
Euskadin, urtero, ospitaletik kanpoko 850 bihotz-biriketako geldialdi gertatzen dira, batez beste, eta pazienteen % 80 hil egiten da ospitalera iritsi baino lehen. Ehuneko hori murriztu egingo litzateke, bihotz-biriketako berpizte-teknikak hedatu eta desfibriladoreak erabiliko balira. Baina, Euskal Herrian edonork, legez, kanpoko […]
Berni, irakurtzeko zailtasunei aurre egiteko jokoa
Tradizioz, Lehen Hezkuntza izan da irakurtzeko zailtasunei erantzun bat emateko etaparik aproposena, baina, gaiari buruzko azken ikerketek diotenez, Haur Hezkuntzan dago benetako gakoa. Ainara Romero UPV/EHUko ikertzaileak Haur Hezkuntzan irakurtzeko zailtasunei aurrea hartzeko software didaktiko bat diseinatu eta garatu du […]
Irakaskuntza laborategian, eguzki-kremak aztertzen
Uxua Huizi, Estibalitz Otegi eta Josu Lopez-Gazpio Ikerkuntza eta irakaskuntza dira unibertsitateen bi oinarrizko funtzioak; lehenari esker ezagutza berriak lortzen dira, eta bigarrena ezinbestekoa da ezagutzak zabaltzeko. Zentzu horretan, erronka handia da unibertsitateko irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren arteko loturak bilatzea eta […]
Jakin-mina programa abian da jada
Jakiundek, Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrarekin elkarlanean, Jakin-mina programa jarri du abian 2015/2016 ikasturtean ere. Unibertsitate aurreko ikasleei zuzenduta dagoen hitzaldien programa da Jakin-mina eta 5. edizioa da hau. Jakin-minak akademikoki motibatutako gazteen garapen intelektuala eta […]
Euskal Herriko Eskola Mailako 1. Kristalizazio Lehiaketa
UPV/EHUko Mineralogia eta Petrologia Saileko Kristalografia taldeak (IMACRIS/MAKRISI) Euskal Herriko Eskola Mailako 1. Kristalizazio Lehiaketa antolatu du, DBHko eta Batxilergoko ikasleen artean kristalen ezagutza, edertasuna eta erakargarritasuna zabaltzeko. Zer dira kristalak? Non topa ditzakegu kristalak? Zein da kristalaren eta beiraren […]
Energia Eolikoa ikasgaia irakasten
Alain Ulazia Manterola Gradu baten barruan Euskal Herriko Unibertsitatean Energia Eolikoa ikasgaia irakasten den lehen aldia da. Gradu berri baten barruan irakatsi da gainera, orain dela hiru urte Eibarko eskolan sortu zen Energia Berriztagarrien Ingeniaritza graduan hain zuzen ere. Irakasgai […]
Haur pobreziak garunean ere uzten du arrastoa
Amaia Portugal Baliabide gutxirekin bizi diren haurren garuna, oro har, batez bestekoa baino motelago garatzen da. Batez ere, ikasketa eta heziketa prozesuekin lotura zuzena duten burmuineko ataletan. Hala ondorioztatu dute AEBtako ikerketa batean, 389 lagunen buruko erresonantziak aztertu eta gero […]
Hezkuntza eta jakin-mina
Ana Ribera Azken hilabeteotan, eztabaida bat piztu da gizarte-sareetan eta blogetan. Eztabaidak ez du kasu guztietan emaitza interesgarririk eman, baina sutsua izan da beti ere: zientzia-ikasketetan emakume gutxi daude. Ikerketa batzuek agerian jarri omen dute adin txikiko ume guztiek erakusten […]
Zenbakikrazia
Josu Lopez-Gazpio Zenbakiek gobernatzen gaituzte. Estatistika hitzaren beraren etimologiak zenbakien garrantziaz ohartarazten du: gobernuak —alegia, estatuak— indartzeko zenbakiak erabiltzen zituen zientzia zen estatistika. Estatistak ziren zenbakiak aztertzen zituztenak, eta hortik, estatistika. Lehen estatistak hainbat fenomeno kuantifikatzen saiatzen ziren, patroiak bilatu […]