Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako Maria Luisa Palaques irakasleak zuzentzen duen ikertaldeak sei urteko lanaren emaitza argitaratu berri du: ‘Euskadiko Kartografia Historikoaren Inbentario Digitala’ lana. Bertan, 1900. urtean baino arinago egindako mapa orokorrak, mapa nautikoak eta kartografia militarra jaso dira, guztira […]
Ur botilaratuaren kontsumoa gero eta zabalduago dago planeta osoan, baina gutxitan hautematen diren inpaktuak sortzen ditu. Izan ere, baliabideak xahutzen dira merkaturatzen den plastikozko ontzien produkzioan, garraioan eta, batez ere, amaieran: hondakindegietan eta itsasoan amaitzen dute. Gainera, ontziratutako urak ez […]
Energia berriztagarriak Espainiako merkatu elektrikoan 2008-2013 bitartean izan zuen eragina aztertu du Cristina Pizarro-Irizar UPV/EHUko telekomunikazio-ingeniariak. Garai hartan % 69 handitu zen ekoizpen berriztagarria. Ikerketan ondorioztatu dute elektrizitate berriztagarriak aurrezpen handiak eragin zituela Espainiako handizkako merkatuan, kostu baino onura gehiago […]
Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Naiara Moreirak aitortzen duenez, sortzeko grinak bultzatuta egin zen ikertzaile. “Telekomunikazio-ingeniaria naiz, eta ikasketak amaitu ondoren topatu nituen irteerak ziren, batetik, aholkulari gisa, zeinetan lana antzekoa izaten den ia beti, eta bestetik, ikerketa eta garapena […]
UPV/EHUko eta DIPCko ikerketa batek ondorioztatu du efektu kuantikoak direla hidrogeno sulfuroa errekor-tenperaturetan supereroalea izatearen arrazoia. Ikerketaren emaitzak Nature aldizkarian argitaratu ziren apirilean eta ikerketa honi esker, asko aurreratu da giro-tenperaturako supereroaleak (oso preziatuak baina oraindik lortu ez direnak) bilatzeko […]
Alagala euskera taldea Libe Solagaistua Zabala UPV/EHUko Landareen Biologia eta Ekologia Saileko ikertzailea da. Biologian lizentziatu ondoren, Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioa Unibertsitate Masterra egin zuen. Masterra bukatu eta “Estres seinale goiztiarrak eta ekosistemen funtzioen arteko erlazioa ibaietan” doktorego-tesia egiten […]
Luzaroan, kimikarien helburuetako bat izan da eraldaketa kimiko konplexuak gertatzean molekulen egiturak nola aldatzen diren zuzenean ikustea eta haien segimendua egin ahal izatea. Oso zaila da erreakzio-bitartekoak —erreakzio batean, produktuak lortu baino lehen, etapa guztietan sortzen diren substantzia oso ezegonkorrak— […]
Amaia Portugal Esperimentu batean egiaztatu dutenez, konfiantza bezalako sentipen subjektiboek kalkulu objektiboetan daukate funtsa. Bestela esanda, giza garunak egiten dituen estatistika lanen emaitza da konfiantza, eta ordenagailuen antzera gauzatzen ditu ebazpen horiek. Demagun autoan goazela, eta GPSa jarri dugula, helmugara […]
“Nanoekotoxikotasun saiakuntzak estandarizatzeko ingurumenaren aldetik adierazgarriak diren metodoak hautatzea” ikerlana burutu du Cristina Cerrillo kimikariak. Ikerketa honen bidez, industrian eta ur ekosistemetan gero eta ugariagoak diren nanomaterialen ebaluazio toxikologikorako saiakuntza metodoak ezartzen ditu. “Ebaluazio toxikologikorako saiakuntza metodoak nanomaterialak (material oso […]
Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Ainara Castellanos Rubiok oso ikertzaile gutxik lortu duten zerbait erdietsi du: bere ikerketa bat argitaratzea, non eta Science aldizkarian. Gaixotasun zeliakoarekin lotutako gene zehatz bati buruzko ikerketa da, eta emaitzak lagungarriak izango dira gaitza hobeto […]