Amaia Portugal Basoetakoa omen zen birusa hirian da. Azken asteotan, ebolak kutsatutako berrehun lagun baino gehiago zenbatu dituzte Ginean eta Liberian. Hark eragiten duen infekzio gaitz larriak mendebaldeko Afrika serio kolpatu du lehenbizikoz, baina ez hori bakarrik: Konakryra iritsi da […]
Peru S. Gamarra Kafetegi batean egunkaria irakurtzen gaudela, bat-batean titular honekin egiten dugu topo: “Hegazti gripea, pandemiaren arriskua”. Artikulua irakurtzen hasi eta gorputzean beldurra sartzen zaigu. Ekidin nahiko genukeen nolabaiteko ezinegona. “Gaixotasun hau ez da edonolakoa. Badaramatzagu hilabete pare bat […]
Jon Zarate Ikerlarion zeregina da naturak egiten dizkigun milaka galderaren artean bat aukeratu eta erantzuteko saioak egitea eta ikerlarion ametsa gaixotasun baten aurkako sendagaia asmatzea. Koroideremiari buruzko lehen berriak 2013ko udan izan nituen, Koroideremiak Kaltetutakoen Elkarteak (KKE-ak) Aulestiko herrian, ikerketarako […]
Melanoma tumore gaizto bat da, melanozitoak eraldatzean sortzen dena. Eguzki-erradiazioaren eragin kaltegarrietatik babesten gaituen melanina sintetizatzeaz arduratzen dira melanozito horiek. Azaleko minbizien artean hirugarren ohikoena da melanoma, baina heriotza-tasa handiena du, metastasiak eragiteko ahalmen handia duelako. Hori dela eta, “diagnostiko […]
Normala izan ohi da organismoaren barne-egoerak zentzumenen pertzepzioari eragitea eta, horrenbestez, portaera jakin bat eragitea. Prozesu horietatik, ezagunenetako bat hau dugu: goseak areagotu egiten du usaimena, elikagaiak bilatzen eta ahoratzen lagun diezagun. Alabaina, orain artean ez zegoen argi zer mekanismo […]
Koloneko minbizia tumore ohikoena da, EAEn urtero ia 1.800 kasu berri agertzen dira, eta eragin handiagoa du gizonengan emakumeengan baino. Urtero 800 pertsona inguru hiltzen dira gaixotasun honen ondorioz. Gaixotasuna agertzeko faktore erabakigarrietako bat adina da; diagnostikatzeko unean, batez besteko […]
Donostia Unibertsitate Ospitaleko Pneumologia Pediatrikoa zerbitzuan egindako ikerketan, Paula Corcuera Elóseguik, Haurren Pneumologiako mediku-ondokoak, ikertu du zenbateraino den baliagarria botatako oxido nitrikoaren maila neurtzea haurren asmaren diagnostikoa eta tratamenduaren monitorizazioa eta jarraipena egiteko proba osagarri gisa. Proba erabilgarria dela frogatzeaz […]