3D inprimagailuen iraultza

Argitalpenak · Dibulgazioa

Zientzialariek diotenez 3D inprimagailuek (ia) edozer gauza sor dezakete eta hala adierazten zaigu Hod Lipson ingeniariak eta Melba Kurman teknologia-analistak idatzi duten “La revolución de la impresión 3D” liburuan. Arlo honetako ikertzaileekin lanean ibili ondoren, 3D inprimaketaren etorkizuna marrazten ahalegindu dira.

3D inpresioaren iraultza

Hod Lipson eta Melba Kurman adituek 3D inprimagailuek gure bizitzetan sor ditzaketen aldaketak aztertu dituzte, eta liburuan zehar egingarriak izango diren adibide ugari aipatzen dizkigute, besteak beste, bioinprimaketa edo gorputzeko atalak sortu ahal izango dira, hortzak eta ortodontziako aparailuak, audiofonoak eta edozein inplante mota egiteko aukera. Ezagunagoak edo entzunagoak zaizkigu sukaldaritza digitala, moda mundua eta diseinua, artea eta sorkuntza arloetako aplikazioak.

3D inprimaketa sistemak produkzio kate osoaren haustura dakar, abantaila handiak ditu eta ondorioz inprimaketa mota honek eragina izango du gure eguneroko bizitzaren arlo guztietan: lana, elikadura, medikuntza, ikasketak…

Berrikuntza teknologikoa interesatzen bazaizu, gustura irakurriko duzun liburua da, arrakasta handia izan du, oraingoz sei hizkuntzatara itzuli da eta 100.000 ale baino gehiago saldu dira. Arrakastaren arrazoia 3D inprimaketan datza, zenbaiten iritziz hirugarren industri iraultzarekin alderatu daiteke.

Argitalpenaren fitxa

  • Izenburua: La revolución de la impresión 3D
  • Egilea: Hod Lipson, Melba Kurman
  • Argitaletxea: Anaya, 2015
  • Orrialdeak: 366 orrialde
  • Prezioa: 38,95 €
  • ISBNa: 9788441536531
  • Non eskuratu: La revolución de la impresión 3D eskuragarri dago liburutegi publikoetan, besteak beste, Donostiako Udal Liburutegien sarean

Egileaz: Arantxa Arzamendi Sesé (@arzamendisese), Filosofia eta Letretan lizentziatua da eta egun, Donostiako Liburutegi Nagusiaren arduraduna da.

1 iruzkina

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.