Bertsozientzia (2): “Noraino eraman gaitu gure jakin-minak?”

Ezohikoa da kultura zientifikoa zabaltzeko jaialdi bat antolatzea. Oso ezohikoa da zientzialari batzuk labur, argi eta modu dibertigarrian entzutea. Eta, are ezohikoagoa da bertsolariek beraiek esandakoa ulertzea eta horren inguruan kantatzea. Ezohiko guztiau gertatu zen irailaren 26an Bilboko Bizkaia Aretoan, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatu zuen “Jakinduriek mundue erreko dau” ekitaldian.

Bost zientzialarik gai bat hartu eta horren inguruko azalpen laburrak eman zizkiguten. Eta, bertsolariek zientzia oinarri hartuta errima eta neurria jarri zioten, Kike Amonarriz gidari izan zutelarik.

Argiaz hitz egin ondoren UPV/EHUko Zientzia Planetarioen Taldeko Naiara Barrado eta Itziar Garate astrofisikarien unea ailegatu zen. Naiarak Jupiter du ikerlerro eta Itziarrek Artizarra. Kike Amonarrizek azaldu zigun bi ikertzaile hauek ez direla beti ilargian egoten, nahiz eta satelite samarrak izan, eta “Minutu batek ez ditu beti 60 segundo” artikulua argitaratu zutenetik, leku guztietara berandu iristen direla. Hala ere, hitzordura garaiz ailegatu ziren eta Unibertsotik zehar bidaian eraman gintuzten espazio-ontzi batean Miren Amuriza eta Andoni Egaña bertsolariekin batera. Bidaia nolakoa izan zen ezagutzeko, ikusi jarraian duzuen bideoa: “Noraino eraman gaitu gure jakin-minak?”.

—–—–

Umorez, ironiaz, poesiaz eta jakinduria askoaz zientzia gizarteratzen aritu ziren Kike Amonarrizek gidatu zuen “Jakinduriek mundue erreko dau” saioan: Miren Amuriza, Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariak, Gorka Azkune informatikaria, Naiara Barrado eta Itziar Garate astrofisikariak, Itziar Laka hizkuntzalaria eta Jon Mattin Matxain kimikaria.

———————————————————————–

Iruzkin 1

Eman iritzia

La Cátedra de Cultura Científica en 2015 | Actividad | Cuaderno de Cultura Científica

[…] Naiara Barrado eta Itziar Garate (UPV/EHU): “Noraino eraman gaitu gure jakin-minak?“ […]

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>