Atalaren araberako artxiboa: Animalien aferak

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Oxigenoa ———————————————————————————————————– Goi mendietako gailurretarantz abiatzen diren mendigoizaleen telebistako irudiek, edertasuna alde batera utzita, iruzur egiten dute nonbait. Ez dute mendigoizaleen sufrimendua erakusten. Irudiotan, zortzi mila metrotik gorako gailurretan ibiltzea ez dirudi hain zaila. Horregatik diogu iruzur moduko zerbait direla irudiok, errealitatea islatzen ez dutelako. Toki altuetan dagoen oxigeno-urritasuna da leku altu horietan […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Oxigenoa ———————————————————————————————————– Hemoglobinak arnas mediotik hartzen du O2, baina aurreko zenbait ataletan ikusi dugunez, batzuetan erabili aurretik beste pigmentu batetik iragan behar da, mioglobinatik alegia. Emari hori ez da animalien arnas pigmentuen artean gertatzen den bakarra. Ugaztun emeetan ere oxigeno-transferentzia bat gertatzen da, ernari dauden emeetan amaren odoletik umekiaren odolera oxigenoa igaro behar […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Oxigenoa ———————————————————————————————————– Uretako ugaztunez lehenago aritu gara, eta animalia horiek urpean egoteko erabiltzen dituzten mekanismoak zeintzuk diren azaldu dugu. Airean egiten dute arnasa ugaztun horiek, eta urpean daudenean odolean eta muskuluetako mioglobinan gordetzen dute oxigenoa. Horiexek dira erabiltzen dituzten oxigeno-biltegiak, odol-bolumen handia eta mioglobina-kontzentrazio altuak baitituzte. Ugaztunez gain, badira bizimodu urtarra duten jatorri […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Oxigenoa ———————————————————————————————————– Elefanteek badituzte zenbait ezaugarri interesgarri. Lurraren gainean, lehorrean bizi diren animalia handienak izateaz gain, edo handienak izateagatik, badituzte zenbait ezaugarri berezi. Belarrien tamainaz aritu gara aurreko atal batean, belarriek gorputzen tenperaturaren erregulazioan betetzen duten zereginaz, hain zuzen ere. Oso desberdina da hemen aztertuko duguna. Elefanteek urpean ibiliz zeharka ditzakete ibaiak eta, […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Oxigenoa ———————————————————————————————————– Urpekarien oxigenoa atalean azaldu dugun bezala, itsas ugaztunek badituzte urperatzea ahalbidetzen duten berezko oxigeno-biltegiak. Itsas txakurrak, esaterako, 80 minututan egon daitezke urperatuta arnas egitera irten beharrik gabe. Itsas txakurrek beren ehunetan oxigenoa gordetzeko duten ahalmenari esker, arnas egiteari utz diezaiokete lo egiten duten artean. Harrigarria bada ere, fokak hogei minututan egon […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Oxigenoa ———————————————————————————————————– Ugaztun gehienok lehortarrak gara, baina badira itsasoan bizi direnak edo bizimodu urlehortarra dutenak ere. Itsastarrak dira baleak eta izurdeak. Itsas elefanteak, itsas txakurrak eta itsas lehoiak, berriz, urlehortarrak dira. Urpekari apartak dira bai batzuk eta bai besteak. Aurreko istorioan azaldu dugunez, biriketan gordetako airearen nitrogenoak kalte larriak ekar ditzake; hori dela […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Oxigenoa ———————————————————————————————————– Itsas ugaztunek oso ondo egiten dute urpean igeri. Baina salbuespenak dira ugaztunen artean, ugaztun gehienontzat urpean egotea oso zaila baita. Ugaztunen birikek ezin dute uretatik oxigenorik erauzi, bistakoa da hori. Baina, horrez gain, oxigenoarekin zerikusirik ez duten bestelako arazoak ditugu ugaztunok urperatzen garenean. Horietako bati urpekarien gaitza deitzen zaio, eta horixe […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Oxigenoa ———————————————————————————————————– Lurraren historian zehar asko aldatu da atmosferaren O2-kontzentrazioa. Hasieran ez zegoen oxigenorik. Gero, kontzentrazio baxuko eta kontzentrazio altuko aldiak izan dira, beste gasekin (CO2 eta CH4, esaterako) gertatu den bezala. Atmosferaren oxigeno-kontzentrazioa % 20’5ekoa da gaur egun, baina % 35ekoa izatera heldu zen iraganean eta % 15ekoa izan da metazooak agertu […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Oxigenoa ———————————————————————————————————– Aristotelesek asko zekien animaliei buruz. Historiako lehen zoologotzat hartzen dugu eta zenbait konturi buruz hark azaldutakoa ez da kasik aldatu mendeetan zehar. Aristotelesek, bere Animaliei buruzko ikerketan (Historia Animalium, K.a. 486), honako hau dio arnasketari buruz: «Animalia lehortarren arteko batzuek -gizakiek eta birikak dituzten gainerako lehorreko animalia guztiek- airea hartu eta kanporatu […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Oxigenoa ———————————————————————————————————– Animalia asko bizi dira haitz, zoru edo arboletako zulo eta barrunbeetan, eta beste asko bertan bizi ez arren, denbora luzea igarotzen dute zulo horien barnean, habia bertan eginik edo babestoki gisa erabilirik. Oso bereziak dira gune horiek, animaliek gertu duten aire-bolumena oso txikia izan eta aire hori oso astiro berriztatzen baita. […]