Archivo de Etiquetas:: Ekaia aldizkaria

Jone Uranga, Alaitz Etxabide, Pedro Guerrero eta Koro de la Caba Elikagaiak baldintza egokietan mantentzea oso garrantzitsua da. Hauek ingurunetik bereiziak egon behar dute bezeroen eskuetara iritsi eta kontsumituak izan arte. Hori horrela izanik, elikagaiak ontziratzeko material berriztagarriak eta biodegradagarriak sortzea oso ikerketa-ildo interesgarria da. Gaur egun merkatuan dauden ontzien propietateak lortzeko, bio-oinarrituriko materialen propietateak hobetu behar dira eta hauxe […]

Oihane Diaz de Cerio eta Eider Bilbao Arrainen taldeak 28.000 mila espezie inguru zituela estimatu zen 2006. urtean; gaur egun ordea, 32.800 espezie aurki daitezke FishBase datu-basean, ugaztuenen eta hezgatiek osatzen duten espezie kopuruaren bikoitza, alegia. Azken hamarkadan genomak eta transkriptomak sekuentziatzeko metodo berriak garatu dira, bai eta sekuentzia kontsensuen antolaketa baimentzen duten programak ere. Hau da, gene-kodea aztertzea baimentzen […]

Enara Zarrabeitia eta Izaskun Alvarez Orain dela gutxira arte, gure inguruko etxebizitzak ingurunea errespetatuz eraikitzen ziren. Euskal baserriak, oro har, eraikitzen ziren eguzkiaren orientazioa, aire-korronteak, eta beroa sortu edo mantentzeko distribuzioa kontuan izanda; eta, zer esanik ez, lekuan lekuko materialez baliatuz. Baina hori guztia alde batera utzi, eta eraikuntzak beste norabide bat hartu zuen. Azken urteotan, etxebizitzak eraikitzeko orduan kontuan […]

Nora Unceta, Nagore Grijalba, Sandra Benito, Zuriñe Abrego, Alicia Sánchez, M Aranzazu Goicolea, Alberto Gomez, Asier Vallejo eta Ramón J. Barrio Azken urteotan, su-armen erabilera nabarmen handitu da gure gizartean eta horrek tiro egin ondoren sortutako partikulen analisirako metodologia berriak garatzea ekarri du. Krimenaren gertalekuan tiro-aztarnak (gunshot residue, GSR) osatzen dituzten konposatuen detekzioak eta identifikazioak su-armen erabileraren ebidentzia fidagarria eskaintzen […]

David Brizuela Antzinako zibilizazio gehienen aburuz, denbora ziklikoa da. Mito asko aurki daitezke historian zehar munduaren amaiera iragartzen dutenak, eta amaieraren ondoren birsortuko dela aurresaten dutenak, ziklo berri bati hasiera emateko. Ziklo haiek infinituraino errepikatuko lirateke behin eta berriro. Greziar filosofo askok ideia hau muturreraino eraman zuten betiereko itzultzea proposatuz. Ikuspegi honen arabera, gizaki guztiaz behin eta berriro jaio eta […]

Nerea Fontecha, Miren Basaras, Jose C. Quilez, Silvia Hernáez, Daniel Andía eta Ramon Cisterna Giza papilomabirusaren (HPV-Human papillomavirus) transmisioa kutsatutako azalen arteko kontaktu zuzenaren ondorioz ematen da. Papilomabirusak eragindako infekzio genitala munduan sexu bidez transmitituriko infekzio (STI) ohikoena kontsideratzen da, zeina urtero 250.000 emakume baino gehiagoren heriotza sortzen duen [1], [2]. Giza papilomabirusa birus onkogenikoa da, beraz, giza zelulak infektatzen […]

Gorka Kobeaga eta María Merino 2015eko irailaren 29an egunkari guztietako lehen orrialdean ikusi genuen Marte. Orduan, MRO zundak antzemandako aztarna beltzak gatz hidratatuak direla baieztatu zituen NASAk. Horrek, Lurretik kanpora bizirik badagoen – edo inoiz izan den – galdera berriz ekarri du ahora. Orain arte, bizia garatzeko ura beharrezkotzat jo izan da, nahiz eta ez diren beste aukera batzuk baztertu, […]

Alazne Porcel eta Enara Artetxe XX. mendeko moda-mundua pixkanaka gero eta leku nabariagoa lortzen joan da museoetan eta arte-erakundeetan. Modak eta jantzien munduak kultur ondare eta museo-ondasun gisa lortu duen gizarte-balorazioak, ahalbidetu du tankera honetako lanei zuzenduriko ikerketa espezifikoak bideratzea. Egun, ondarea babesteaz arduratzen diren museo eta erakundeetarako erronka handia da. Erronka hau, XX. mendean zehar moda eta bestelako diziplina […]

Uxua Huizi, Estibalitz Otegi eta Josu Lopez-Gazpio Ikerkuntza eta irakaskuntza dira unibertsitateen bi oinarrizko funtzioak; lehenari esker ezagutza berriak lortzen dira, eta bigarrena ezinbestekoa da ezagutzak zabaltzeko. Zentzu horretan, erronka handia da unibertsitateko irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren arteko loturak bilatzea eta sendotzea. Helburu horrekin, Kimikako Graduko ikasleei proposatu zitzaien Kimika Analitikoko ikerkuntza laborategian garatutako metodoetako bat aplikatzea, ikertzaileak balira bezala lan […]

Alain Ulazia Manterola Gradu baten barruan Euskal Herriko Unibertsitatean Energia Eolikoa ikasgaia irakasten den lehen aldia da. Gradu berri baten barruan irakatsi da gainera, orain dela hiru urte Eibarko eskolan sortu zen Energia Berriztagarrien Ingeniaritza graduan hain zuzen ere. Irakasgai hau aurretik diseinatu, prestatu eta 2013-14 ikasturtean, graduko 3. mailan, irakatsi dugun irakasleek idatzitako lan bat da hau, energia eolikoaren […]