Archivo de Etiquetas:: historia

Zer partekatzen dute Einsteinek, Ama Teresak, Gandhik, Martin Luther Kingek, Newtonek, Jesusek, Mandelak, Edisonek, Lincolnek eta Budak? Horiek guztiak daude munduaren historiaren heroien Top 10ean. Gaizkileetan, berriz, lehenengo hamar postuetan daude Adolf Hitler, Osama bin Laden, Saddam Hussein, George Bush (semea), Stalin, Mao, Lenin, Genghis Khan, Saladino, Quin enperadorea eta Napoleon. Heroi eta gaizkileen sailkapen hori munduko zenbait unibertsitatek, UPV/EHU […]

Santa Maria Katedrala Fundazioa eta Ondare Eraikiari buruzko ikerketa-taldea “Hiri baten arkeologia eta historia. Vitoria-Gasteizen jatorria (I)” izenburua­rekin Agustin Azkaratek eta José Luis Solaunek argitaratu duten obrak ia 20 urtetan zehar hirian egin diren arkeologia-ikerketak laburtzen ditu. Trilogia horren lehen alean erreferentzia egiten zaio Santa Maria plazan, elizpearen sarreraren aurrean aurkitu den putzuari. Hau da, 1,4 metroko dia­metroko eta 3,5 […]

Maria José Moreno Egun hauek ospakizunez beterik daude, eta holakoetan, asko jaten dugu. Ezaguna da urtearen bukaerak gehiegikeriak eragiten dituela, eta gure janeurriak gora egiten du izugarri, gutariko askok ondorioei erreparatzen ez dielarik. Ezin zuten horrela jokatu Malaspina espedizioan joan zirenek. Espedizio hau izan zen espainiar ilustrazioko zientzia-egitasmo garrantzitsuena, XVIII. mendean munduaren inguruan egin zen zientzia-bidaia alegia. Ekimen honek helburu […]

Amaia Portugal Izurri agerraldien eta klimaren gorabeheren arteko lotura aztertu dute Osloko Unibertsitateko zenbait ikertzailek. Ondorioztatu dutenez, arratoi beltzak ez ziren pandemiaren gordailu izan Europan. Horren ordez, Asiatik kontinente zaharrera behin eta berriz iristen zen gaitza, itsasontzien bidez. Izurri Beltzak milioika lagun hil zituen Asian, Europan eta Afrika iparraldean; edozein hondamendik edo gerrak baino gehiago. 1347a eta 1353a bitartean gertatu […]

Urte berri on guztioi! Gaur, 2015eko egutegia estreinatu dugu. 365 egunez osatuta dagoen urte honen lehen eguna da gaurkoa. Horren jabe gara guztiok. Guztiok? Europan eta munduko hainbat herrialdeetan bai, baina beste batzuetan gaur ez da ezer berezirik gertatzen. Ez da ezeren lehena, beste egun bat baizik. Izan ere, ez dute erabiltzen gure egutegia denbora neurtzeko. Ilargiari begira neurtzen hasi […]

Zientzialari 18 – Lourdes Herrasti from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. Lourdes Herrasti ikertzailea da Aranzadi Zientzia Elkarteko antropologia sailean eta osteoarkeologian espezializatua dago. Sarritan entzuten da komunikabideetan indusketa batetik ateratako hezurrak aztertuta pertsona hari buruzko hainbat datu lortzen dituztela. Baina nola egiten dute lan hori? Ikus ezazu bere azalpena bideoan. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen lana zabaldu […]