Testu honen bitartez, Zientzia Kaiera honek hartu du “Nola Ikasi Kimika Kuantikoa Izutu Gabe” blogak pasatu dion #KulturaZientifikoa Jaialdiaren lekukoa. Ibilbide polita hasiko dugu datorren astean, eta emankorra bezain aberasgarria izango delakoan, ongi etorria eman nahi dizuegu #KulturaZientifikoa Jaialdi honetara […]
Bizitzaren oinarrizko osagaiak dira proteinak. Proteinen kimika eta egitura funtsezkoak dira beren funtzioa betetzeko. Proteina baten egiturak mugatzen du zer propietate mekaniko eta katalitiko izango dituzten, adibidez, entzimek. Funtzio horiek ematen diete forma egiazki bizidun guztiei. Gainera, proteinen egiturak ere […]
2013ko abuztuaren 27an, erabiltzaile batek lerro hauen gainean ikus daitekeen irudia igo zuen Reddit gizarte-sarera, eta honako galdera hau bota zuen: “Benetan, zeinek erruten du honelako arrautzarik? 2 cm baino txikiagoa da eta Amazonasen Peruko hegoaldean aurkitua. Egitura bitxi honek […]
Amaitzen ari da urtearekin batera Lur Planetarako Matematika 2013 izeneko ospakizuna ( Mathematics of Planet Earth 2013, MPE2013). Montréaleko Unibertsitateko Christiane Rousseau irakaslearen asmo batetik sortua, hasiera batean Ipar Amerikarako ekimena zena, nazioarteko erakunde zientifiko handien bultzadak mundu osora hedatu […]
Epigalokatekina-3-galatoa (EGKG) da te berdearen molekula aktiboaren izena. Te berdeak izen ona du, oso zabalduta dauden usteen arabera hartzen duen jendearentzat oso onuragarria baita. Dirudienez, molekula horri dagokio te berdea hain ona izatea, edo hori uste zuten behintzat. Izan ere […]
Jo dezagun inguruan ditugun ekosistemak ez direla oraindik “osatu”. Pentsatu ohi dugu ikusmiran ditugun bizidun guztiek batera eboluzionatu dutela eta ondorioz oreka bat dugula: joera dugu, bai, ezegonkorra bada eta eten gabe aldatzen badago ere, oreka bat dugula pentsatzeko. Sare […]
Peru S. Gamarra Mendian gaude, gau garbi eta eder baten erdian. Ez dago inolako lainorik ezta soinurik ere ez. Bakardadea da sumatzen dena. Manta baten gainean etzanda, zerura begiratzen dugu. Gure gainean izarrak eta planetak ikusi daitezke eta, halako batean […]
Oraingoz, zeluletan bakarrik egin da proba, baina UPV/EHUko Medikuntza Fakultateko ikerketa-talde batek MD Andersonekin eta CNIOrekin lankidetzan egin duen ikerketa batek biziraupen-tasarik txikiena dakarten linfoma-motak tratatzeko bidea zabaldu du. Tumoreen ezaugarri molekularren ikerketak aukera emango luke berariaz aldatuta dauden molekulak […]
Indian, kontu pribatua da heriotza, hots, isilpean gertatzen da. Prabhat Jha epidemiologoak eta beste ikertzaile batzuek urteak daramatzate egoera aldatzeko. Izan ere, milioika lagun hiltzen dira urruneko herri txikietan eta heriotza horiek guztiak, nolabaiteko erregistro publikoan bildu beharko lirateke. Miloi […]
UPV/EHUko Paisaia, Biodibertsitatea eta Ekosistemen Zerbitzuko taldeak ikertu du zer gaitasun duen bertako basoak pinu-landaketen azpian berreskuratzeko eta emaitzak Forest Ecology and Management aldizkarian argitaratu dituzte. Europako herrialde askotan basogintzan aritzen diren eragileak hasi dira baso-kudeaketa iraunkorrari erreparatzen. Horren ondorioz […]