Setazko misteriotxo bat

Antonio Martínez Ron

araña1

2013ko abuztuaren 27an, erabiltzaile batek lerro hauen gainean ikus daitekeen irudia igo zuen Reddit gizarte-sarera, eta honako galdera hau bota zuen: “Benetan, zeinek erruten du honelako arrautzarik? 2 cm baino txikiagoa da eta Amazonasen Peruko hegoaldean aurkitua. Egitura bitxi honek harridura-iruzkinak eragin zituen. “Haraaaa, hesi bat du” esan zuen batek, “Sengard txiki bat bezalakoa da” esan zuen beste batek, “Eraztunen jauna” liburuetako Saruman izeneko pertsonaiaren gotorlekuari erreferentzia eginez.

Eztabaida izugarri hedatu zen sarean zehar, batez ere blogetako biologoen artean. Kinielak egiten ere hasi ziren. Batzuek argi ikusten zuten irudian kusku tankerako zerbait, agian pipi batek edo opilioiak bezalako araknidoetako batek jarria. Besteak beste oso harrigarria zen babes bat izango balitz bezala erdiguneko poloaren inguruan ageri zen hesi egitura. “Ba ote dago hesi gehiagorik naturan?” galdetu zuten “Why evolution is true” blogean “eta zer dela eta erdiguneko zutabe hori” “Ihaurrien aurkako babesa ote?”

Sei hilabete geroago, Phil Torres entomologoa eta biologo talde txiki bat itzuli egin dira hau aurkitu zuten tokira: irla batean, Peruko Tambopata ikerkuntza gunetik gertu, oihanean sartua. Gauza argitu denean, berriz ikusi dugu zientzia gai dela arazo bat aurkitu, behatu, datuak bildu eta azkenean misterioa argitzeko. Hori guztia gainera, basoko iratxoak edo Martitzeko nanoak erabili gabe egiten du.

Abenduaren 10ean, Wiredek esanda, Torres eta bere taldea lurralde hura arakatzera abiatu ziren eta egitura horietako lehenengoa aurkitu zuten handik ordu erdira. Setazko egitura txiki haiek ez ziren hain errazak aurkitzen, zinez txikiak zirelako, milimetro batzuk besterik ez beren diametroan. Hala ere, taldeak 40 bat aurkitu zituen geroagoko orduetan. Egituren erdia Cecropia generoko zuhaitzetan zeuden, eta asko binaka edo seinaka azaltzen ziren.

Egituraren setazko gaia zela eta, hasi ziren pentsatzen tximeletak, pipiak edo onddoren bat izan zitezkeela erruleak. Jadanik amore ematekotan zebiltzala, egiturak zabaldu eta armiarma txiki bi atera ziren korrika setazko harietan zehar. “Pozik geunden, baina zalantzetan oraindik” baieztatu zuen Torresek Wireden, “zeren eta gure hipotesi guztiak bertan behera utziak baikenituen”. Hala ere, ireki egin zen hirugarren arrautzak zalantza guztiak uxatu zizkien.

araña2

Irudia: Jeff Cremer/PeruNature.com

Horrela gaudela, bakar-bakarrik dakigu armiarma-haurtzaindegi antzeko bat zirela setazko babesak. Orain, identifikatu egin behar dute espeziea. Izan ere, ezohikoa da honelako jokamoldea armiarmetan, zeren normalean arrautza asko errun eta bertan gelditzen baitira babesteko. Beren ustetan, izan liteke armiarma jauzilari bat, saltizidoen familiakoa (Salticidae). Hala ere, oraindik ere ustekabeak gerta daitezke. Torresek eta bere taldeak lanean jarraitu dute, espezie ezezaguna izan litekeelako, eta areago oso jokamolde harrigarria duen espezie berri bat izan litekeelako. Asko ikas dezakegu espezie horretatik, eta online ikasiko dugu hori guztia, gizarte-sareei esker.

Iturria: We Went to the Amazon to Find Out What Makes These Weird Web-Tower Things (Wired)

—————————————————————–

Egileaz: Antonio Martínez Ron (@aberron) zientzia-kazetaria da.

—————————————————————–

Juan Carlos Odriozolak euskaratu du artikulua.

2 iruzkin

Eman iritzia

BMABMA

@Uhandrea
Esperaré intrigada.

UxuneUxune

Milimetro gutxi dituen egitura batek zenbat misterio dituen barnean! Izan ere, oraindik badago zer argitu, armiarma espeziea identifikatu behar baitute eta agian, espezie ezezaguna izan daitekeelako. Natura misterioz josia dago, fikziozko pelikula bat baino hobeagoa da, duda barik!

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>