Hilabeteko artxiboa:

Usaimen-erraboileko 1 motako hartzaile cannabinoide bati loturik dago goseak edo baraurik gaudela jakiren bat usainduz gero normalean baino gehiago jateko joera, UPV/EHUko ikertzaile bat zuzendarikide izan eta Nature Neuroscience aldizkariak joan den astean argitaratu zuen ikerketa baten arabera. Obesitatea eta anorexia, besteak beste, eragiten dituzten elikadura-asalduren tratamendu farmakologikorako baliagarri izan litezke hartzaile horiek, ikerlanak dioenez.
Normala izan ohi da organismoaren […]

Luis Bujanda UPV/EHUko irakasleak egindako lanei esker azterketari buruzko zenbait zalantza argitu dira; lanak EAEn koloneko minbiziaren inguruko baheketa programaren koordinatzaile Isabel Portillorekin batera egin ditu.
Koloneko minbizia tumore ohikoena da, EAEn urtero ia 1.800 kasu berri agertzen dira, eta eragin handiagoa du gizonengan emakumeengan baino. Urtero 800 pertsona inguru hiltzen dira gaixotasun honen ondorioz. Gaixotasuna agertzeko faktore erabakigarrietako bat […]

Ekaia, UPV/EHUko zientzi eta teknologi aldizkariak, ale berezia plazaratu du, kannabisaren inguruko eztabaida ikuspuntu askotariko eta desberdinetatik aztertzen duena. “Kannabisaren hamar aurpegiak” izenburupean, hamar artikulutan zehar, landare honek gizartean, osasunean, ekonomian eta norberarengan izan ditzakeen abantaila eta desabantailak ezagutzera ematen dira zuzenbidea, ekonomia, biologia, kimika, farmakologia edo fisiologia arloetako adituen bitartez.
Ekaia, UPV/EHUko zientzi eta teknologi aldizkariak, ale berezia […]

Jon Irazusta

Egun edonork ziurtatuko luke ariketa fisikoa osasunarentzat onuragarria dela. Uste honek gero eta oinarri zientifiko handiagoa du bere alde. Adibidez, zientzialariek frogatu dute ariketa fisiko gehiago egiten dutenen, eta batez ere sasoi fisiko hobea dutenen biziraupena, sedentarioena eta sasoi fisiko okerragoa dutenena baino luzeagoa dela. Alabaina, helburu jakinak lortzeko gomendagarriena den ariketa mota, denbora, maiztasuna eta intentsitatea zehazteko […]

Xabier Martinez de Lezea Irudia hemendik hartua
Nola demontre ote dakite astrofisikariek izar bat gaztea ala zaharra den, nola sortu zen, nola hilko den, handia ala txikia den… Kontu horietaz ja ere ez dakigunontzat, misterioa da informazio hori guztia nola lortzen duten. Baina astrofisikaz gauza handirik jakin gabe ere, badira guztiok ulertzeko moduko azalpenak eta ideiak. Horietako batzuk biltzen ditu […]

Asier Estevan Mugertza

– A,5.
– Joa.
– A,6
– Joa eta hondoratua.
Elkarrizketa hau entzun eta guztioi datorkigu erreza zein arrakastatsua izan den itsasontziak hondoratzearen “Hundir la flota” izeneko mahai-jokoa. Bertan, aurkariek batak besteari planoko koordenatuak adierazten dizkio bertako puntu bat zehaztuz. Irudi bat aski da (x,y) koordenatu bidez planoko puntuak identifikatzeko modu hau ulertzeko:
Koordenatuak x eta y […]

Peru S. Gamarra
Kaletik oinez goaz eta kartel honekin egiten dugu topo: ‘Itxita. Lanak’. ‘Debekatuta dago pasatzea’ . Orduan, kuriositatea pizten zaigu. Aski da debekatuta dagoen zerbait ikustea guk aurrera egin nahi izateko. Zer egongo ote dira egiten? Zer egongo ote da hesi honen atzean? Lanak inguratzen ditugu baina ezinezkoa zaigu ezer ere ez ikustea. Entzun, ordea, bai, aski ongi […]

Mikrohariak Sobietar Batasun ohian sortu ziren, helburu militarrekin. Sobietar armadak erabilitako hegazkin espia modelo baten kamuflajearen oinarria ziren, baina aspalditik ari dira zientzialariak beste erabilera batzuen bila. UPV/EHUko Magnetismo Taldeak egindako ikerketa batean, beirazko estaldura duten mikroharien gainazalaren jokaera magnetikoa ulertzeko aurrerapausoak eman dituzte, eta ondorioztatu dute oso egokiak direla sentikortasun handiko sentsoreak egiteko, adibidez, telefono mugikorretarako. Ikerketa Physica B: […]

Javier Peláez
Catherine Scott gazte atsegin bat da, eta pasio harrigarri bat dauka. Bizimodua bi giro oso desberdinetan egiten du. Alde batetik, Ertamerikako ostozabalen oihanetatik dabil. Izan ere, orain bertan Nikaraguan da, ni lerro hauek idazten ari naizelarik. Beste alde batetik baina, Simon Fraser Unibertsitateko (Burnaby. Canada) laborategi aseptikoetan dabil.
Pasio harrigarria duela diot, erabat liluratuta baitaukate armiarmek, “amazing, […]

Gorka Azkune

Gaur egun Internet bidez erostea oso gauza arrunta bilakatu da. Ziur irakurtzen ari zaretenon artean gehienok duzuela kontu bat Amazonen, Fnac-en ala bestelako dendaren batean. Ohartu bazarete, denda horiek ez dira erosketak kudeatzera mugatzen. Diru gehiago ateratzeko asmotan, denda horiek produktu berriak aholkatzeko gai dira, modu pertsonalizatu eta automatiko batean. Adibidez, liburuak erosteko ohitura izanez gero, askotan aholkatzen […]