Hilabeteko artxiboa:

Javier Peláez 2008.ean Europar Batasunak oso ingurumen-proposamen garrantzitsua egin zuen Itsas Estrategiarako Arautegiaren bidez. Horrela, hasiera eman zitzaion elkarlaneko ekimen bati. Ekimen hau 2020.ean bukatuko da eta Espainian, itsas ingurunea babesteko 41/2010 legearen bidez gauzatu zen.
Zuzenbideko terminologian denbora alferrik ez galtzeko eta behar baino buruhauste gehiago ez sortzeko, esan dezagun arautegi hauek barne hartzen zutela estatu kideek hartuko zuten […]

Jon Irazusta
Onurak
Orain dela mende erdia baino gehiago, Estatu Batuetako tren-enpresetan behatu zen bulegoetako langileek bihotz eta odol-hodietako patologiek eragindako hilkortasun handiagoa zutela trenbideak konpontzen aritzen ziren langileek baino. Ordutik hona, asko dira ariketa/jarduera fisikoak bihotz eta odol-hodietan duen eragin onuragarriaren aldeko frogak eman dituzten ikerketak, nahiz eta egin diren zorizko ikerketa kontrolatuak, arazo etikoak direla eta, ez diren […]

Euskalmet, Maialen Martija eta Onintze Salazar

Eguraldia egunerokotasunean elkarrizketa askoren gaia izaten da. Beroa, hotza, euria, haizea, elurra, itsasoaren egoera eta abar bor-bor egoten dira gure ahotan. Meteorologiak fenomeno hauek eta beste batzuk zer diren eta noiz gertatuko diren aurresateko balio digun zientzia da. Imajinatuko duzuen moduan, fenomeno hauek guztiak konplexuak dira eta kontzeptu eta tresneria propioak garatu dira hauek […]

UPV/EHUn garatutako diagnostiko-metodo batek aukera emango du melanoma goiz detektatzeko; garrantzi handikoa da hori, pazienteen biziraupenerako
UPV/EHUko ikertzaile batzuek azaleko melanomaren, heriotza-tasa handiena duen azaleko minbizi-motaren, diagnostikoa eta pronostikoa egiteko metodo bat garatu eta patentatu dute. Metodo horri esker, batetik, minbizi-mota horren detekzio goiztiarra modu eraginkorragoan egin ahal izango da, eta, bestetik, tratamendu pertsonalizatuagoak garatu ahal izango dira.
Melanoma tumore […]

Asteon zientzia begi-bistan igandeetako atala da. Astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluak bilduko ditugu. Begi-bistan duguna erreparatuz, Interneteko “zientzia” antzeman, jaso eta bilduta eskaintzeko helburu dugu. Zeri buruz hitz egin da sarean? Eman diezaiogun begirada bat.

Google Scholar Citacion baliabidea probatu zuen Txema Egañak, MUko irakasleak, eta interesgarria iruditu zitzaion. Besteak beste, argitalpenen inpaktua neurtzeko H […]

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:
Zein da Segway, bi gurpilez hornitutako giza hiri-garraiagailua, eta minbiziaren kontrako tratamenduaren arteko harremana? Itxuraz bat bera ere ez eta etorkizunean asko izan dezakete. Izan ere, zauri txikiko kirurgian erabiltzeko, orratzak txertatzeko sistema robotikoak garatzen ari dira. Orain arte zehaztasun handiena erakutsi duten sistema hauek, zelula kantzerigenoak ezabatzeko eta biopsiak egiteko […]

Zientzia Kaierak ekimen berria jarri du abian. ‘Zientzialari’ sail honen bitartez zientziari euskal begirada eman nahi diogu, euskal zientzialarien jardun, bizipen eta ezagutzetara gerturatu asmoz. Ekimen berri honek kamera aurrera ekarriko ditu euskal zientzialariak. Zientziaren ikuspegitik gaurkotasuna izan dezaketen gaien inguruan jarduteko, beraien ibilbide profesionalaz edota ezagutza zientifikoaren inguruan duten pasioaz berba egiteko. Bideo-elkarrizketetan hamaika lekukotasun izango ditugu. […]

Javier San Martín
Demagun 1942.ean gaudela eta eta zu sonar bat erabiltzen ari zarela, urpeko batean. Gauzak horrela, itsasoan zeharreko bidaian ari zara eta horrelako batean zure lokalizagailuaren oihartzunak ezezaguna den zerbaiten aurka talka egin eta zuregana itzuli da. Gauza ziurra da ez litzaizukeela horrelakorik gustatuko. Are gutxiago gustatuko litzaizuke oihartzun horrek iluntzean gora egingo balu eta gaua ur azaletik […]

Aurreko Urtarrilaren 7an abiatu zen #KulturaZientifikoa 1. Jaialdia (#KZJaia). Egun horretatik urtarrilaren 19ra bitartean egindako 16 ekarpenak lehenengo laburpenean bildu genituen. Hurrengo bi asteetan marka hau gainditu, eta 19 lan bildu genituen bigarren laburpenean. Marka bikaina, dudik gabe. Bromoa (Br) izan zen orduan dastaturiko azkeneko txokolate ontza. Kriptonetik hasita, noraino helduko ginen ondorengo bi asteetan zen kontua. Erritmoa […]

Maialen Martija Jupiter gure eguzki sistemako planetarik handiena da. Barne planetak eta kanpo planetak banatzen dituen asteroideen gerrikotik gertuen dagoen lehenengo Gas-Erraldoia da. Handiena izan arren, eta gure planetatik begi hutsez ikus daitekeen arren, misterio handiak gordetzen ditu planeta honek. Misterio hauetako batzuk #KZJaian sareratu dira, Twitterreko txioen moduan. Oraingo honetan, #KZJaiaren hasieratik sareratutako mezu guztien bilduma dakarkizuegu, […]