Gero eta bizi gehiago, bizia gero eta goizago

Dibulgazioa · Mugaldea

Ziur aski irakurriko zenidan dagoeneko biziari buruz lortzen ari garen datu berriei esker gero eta goizago kokatzen ari garela biziaren beraren sorrera. Pozgarria da azkenean arrazoi izatea. Izan ere, aurkitzen ari garena, oso lagungarria izan daiteke unibertsoan bizia aurkitzeko ahaleginetan. Azken-azken unekoa ekarri digu Virginia Techen (AEB) eta Zientzia Akademia Txinarrean [1] egindako ikerketa geobiologiko batek. Kanbriarreko bizi-eztanda baino 60 milioi urte lehenagoko bizi zelulanitzaren aztarnak aurkitu dituzte. Uste genuen baino 60 milioi urte lehenagokoak, alegia. [2]

Ohi bezala, koka dezagun kontua aurretik. Bizi zelulanitza gutxienez 25 aldiz sortu da, eta agian duela 3.000 milioi urte baino lehenago gertatuko zen lehenagoko sorrera, zianobakterioen antzerako bizidun moduan [3], [4]. Unibertsoa duela 12.000 urte sortuko zen, eta Lurra duela 4.000 miloi urte. Baina behin datu berriak ematen hasita, esaten ari dira agian duela 4.250 milioi urte [5], [6] hasiko zela. Edonola, Bonbardaketa Trinko Berantiarra aurretik gertatuko ziren sorrera biak. Bonbardaketa horrek dena suntsituko zuen segurenik, baina agian ez zen horrela gertatu. Ezer ez dakigu izur eta hobe dugu kontu horretan aurrera ez egitea.

bizia

Gaur, bizi zelulanitz konplexuari ekingo diogu. Horixe, zelula argiki desberditzatuak, funtzio argiak betetzen dituztenak, soma/germen bereizketa nabarmen egiten dutenak eta zelula-heriotza programatua dutenak. Hau, zu edo ni bezala, beste animalia eta landare modernoen antzera. Esan bezala, uste zen Aro Kanbriarren gertatuko zela eztanda hori, duela 542 milioi urte, baina aipatutako ikerlariek, askoz ere zaharragoa den fosil bat aurkitu dute Txinatar Herri Errepublikako Guizhou eskualdean. Doushantuo izeneko formazioan zegoen fosila, eta iradoki du 15-60 milioi urte lehenago kokatu behar dugula biziaren sorrera. Eta hori ez da gutxi, hainbeste milioi entzuten ohitu bagara ere.

Ediacarak bizitza liluragarria izango zuen, baina oso primitiboa, ustez gertatu zen Avalonen eztandaren garaian kokatua (gehien jota 575 milioi urte). Zenbait desberdin aurkitu dute ikerlari hauek: Megasphaera fosil suntsitua, oraingoz oso ezezaguna dena. Izan ere, inork ez daki zehazki zer-nolakoa izan zen bizidun hori. Batzuek, uste dute sufreko bakterio oxidatzaile bat izan zela, eta beste batzuek berriz pentsatzen dute beharbada protista zelulabakarrak izango zirela edo holozooak, mesomizoeoen antzerakoak. Azkenik, beste batzuek iritziz, alga berdeak izango ziren, Volvox direlakoen antzerakoak, edo menturaz animalia oso primitiboen enbrioiak. Azken aukera honetan dago gakoa Animaliak edo antzekoak izan baziren, orain arte genituen animali zantzuak baino 15 milioi urte zaharragoak izango lirateke, zelulak desberdintzatuak eta guzti.

Duela denbora bat ezagutzen dira Megasphaera direlakoak, eta badakigu hainbat heltze-fase igarotzen zituztela lehenago: zelula bakar bat, eta gero Parapandorina etapa; beranduago, Megaclonophycus etapa eta bukaeran, Megasphaera nagusia. Prozesu honetan zehar, bizidun hori zelulanitz bilakatzen bide zen, baina zein zelulanitz tankera ote zen hura? Horra koska. Ba ote zintuen aipatu berri ditugun ezaugarri horiek?bizia

Eta Doushantuo formazioko fosilak garapen-fase desberdinetan aztertuta, badirudi tankera horretako zelulanitz aurreratuak zirela: prozesu honetan, Megasphaerak argiro desberdintzatzen zituen zelulak, aurrean esan bezala. Batzuen aburuz, “zelulaniztun hau ezin uztar daiteke bakterio, protista zelula bakar edo mesomizetozeoak bezalako holosoen lerro filogenetikoarekin. Era berean, zantzu batzuek, iradoki digute formazio horretako fosilak nekez izan daitezkeela koroa talde bat, animaliak zein Volvox bezalako auka berdeak izanda ere. Ondorioztatu behar dugu zelula desberdintzatudun eukarioto batzuetan egon daitekeela lerro filogenetiko hurbilena. Besteak beste, auka edo animalia enborrezkoak leudeke horien artean. Hala ere, zehaztapen gehiago lortu behar dira lerro filogenetikoa zehatz zehazteko”. Hots, oraindik ere ez dakite zer ziren, baina bizidun zelulanitz konplexuak ziren, Kanbriarreko eztanda baina 60 milioi urte lehenagokoak.

Gauza hauen zalea ez bazara, agian “Eta”? galdetuko diguzu. Ba hasiera batean esan dizudan bezala, Lurreko biziaren denbora gako gertatuko zaigula Astrobiologian, hau da unibertso osoko biziaren azterketan. Hemen gero eta lehenago sortu zela pentsatzen goazela, “errazago” gertatzen ari zaigu beste inon ere sortu dela pentsatzea. Badakigu ia intsektuak bezain konplexuak izango ziren bizidunak egongo zirela Kabriar hasieran. Orain badakigu bizitza askoz ere lehenago sortuko zela Ediacara betean. Sistema mikrobiarrak egon ziren duela 3.500 milioi urte [7]. Eon Arkaikotik gertu. Karbono-13-aren eraldaketaren inguruko kontu batzuek, iradokitzen dute Eon Hadiko betean bazegoela bizia. Estreinatu berria zen mundu horrek Bonbardaketa Trinko Berantiarra jasango zuen, zerbaitek Ilargia sortu ostean. Beharbada, uste baino errazagoa, azkarragoa, jasankorragoa eta emankorragoa da bizia. Beharbada.

Erreferentziak:

[1] Lei Chen; Shuhai Xiao; Ke Pang; Chuanming Zhou; Xunlai Yuan: Cell differentiation and germ–soma separation in Ediacaran animal embryo-like fossils.Nature, 2014ko irailaren 24. DOI: 10.1038/nature13766

[2] Virginia Polytechnic Institute and State University: New evidence of ancient multicellular life sets evolutionary timeline back 60 million years.Virgina Tech News, 2014ko irailaren 25.

[3] Grosberg, R. K.; Strathmann, R. R.: The Evolution of Multicellularity: A Minor or Major Transition?Annu. Rev. Ecol. Evol. Syst. (2007) 38:621–54. DOI: 10.1146/annurev.ecolsys.36.102403.114735

[4] Parfrey, L. W.; Lahr, Daniel J. G.: Multicellularity arose several times in the evolution of eukaryotes.Bioessays 35: 339–347 (2013). DOI: 10.1002/bies.201200143

[5] Nemchin, A. A.; Whitejouse, M. J.; Menneken, M.; Geisler, T.; Pidgeon, R. T.; Wild, S. A.: A light carbon reservoir recorded in zircon-hosted diamond from the Jack Hills.Nature 454, 92-95 (2008ko uztailaren 3). DOI: 10.1038/nature07102

[6] Abramov, O.; Mojzsis, S. J.: Microbial habitability of the Hadean Earth during the late heavy bombardment.Nature 459, 419-422 ( 2009ko maiatzaren 21). DOI: 10.1038/nature08015

[7] Noffke, N.; Christian, D.; Wacey, D. y Hazen, R. M.: Microbially induced sedimentary structures recording an ancient ecosystem in the ca. 3.48 billion-Year-Old Dresser Formation, Pilbara, Western Australia. Astrobiology, 2013ko abendua, 13(12): 1103-1124. DOI: 10.1089 /ast.2013.1030.


Egileaz: Antonio Cantó (@lapizarradeyuri) La pizarra de Yuri blogaren egilea da.

Juan Carlos Odriozolak euskaratu du artikulua.

1 iruzkina

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.