Hilabeteko artxiboa:

Amaia Portugal Ur tanta batek gainazal bat jotzen duen unea grabatu dute urratsez urrats MITeko bi ikertzailek, euri ostean geratu ohi den lurraren usainaren moduko hori nondik datorren argitzeko. Tantak lurzoruarekin inpaktua egiten duenean burbuila txiki batzuk sortzen direla ikusi dute, eta litekeena da horiek eramatea lurraren aromak eguratsera.
Euri zaparrada arinek usain berezia uzten dute ingurunean, batez ere denbora […]

Manu Arregi Misterio handia izan da zerua gizakiarentzat orain dela gutxi arte. Izarrez beteta ikusten genuen zeru sabaia. Euren artean mugitzen ziren “izar mugikorrak”, hau da, planetak. Baina ez genekien zer ziren ez batzuk ez besteak. Beti izan dugu patroiak ikusteko joera eta, hori dela eta, asmatu genituen konstelazioak. Planetak ez dira edozein konstelaziotan agertzen, zodiakoko konstelazioetan baizik. Eta patroiak […]

UPV/EHUko Fisika Teoriko Sailean lanean diharduen Tom Broadhurst ikertzaileak, Taiwango Unibertsitate Nazionaleko zientzialariekin batera, besteak beste, galaxien eta Unibertsoaren egituraren formazioari buruzko erantzun berriak proposatzen dituen ikerketa batean parte hartu du. Horren baitan, quasarren izaera berrinterpretatzea xede duen ikerketa bat abiatu zuten eta argitu dute nola eratzen diren quasarrak, Unibertsoko objekturik argitsuenak.
Quasarrak, 200-400 mila milioi izar inguru biltzen […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
Eta? Non harrapatzen zaituztegu asteko artikuluen bilduma hau irakurtzen? Etxean zaudete? Ba, hurrengo astebururako iradokizun bat eginez hasiko gara. Miarritzen erakusketa benetan interesgarria dago: “Sakonerako misterioak” izena duena. Bertan bizidun bitxiak ezagutzeko aukera izango duzue, itsas hondo abisalean, ur azpitik 4.000 metrora dagoen eremu abisopelagikoan, bizi diren […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

Nano zuriek ez dira kolapsatzen Pauliren esklusio-printzipioari esker. Izan ere, hauen elektroiek ezin dituzte zenbaki kuantiko berdin guztiak izan, energi maila bera betetzen. Barnean, jada ez dituztenez fusio erreakzioak hozten doaz denborarekin eta nano beltz hotza bilakatzen dira azkenean. Horrela gertatuko litzateke, salbu nano […]

Zientzialari 23 – Nestor Etxebarria from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
Inguratzen gaituen airean edo gure araztegietako uretan, giza jarduerek sortutako kutsadurak eragin ugari sortzen ditu izaki bizidunetan. Portuetan bizi diren arrainek, adibidez, sexu aldaketak pairatu ditzakete produktu kimiko jakin bat dela eta. Gai hauei buruz hitz egin dugu Nestor Etxebarria UPV/EHUko Kimika Analitikoko katedradunarekin.
‘Zientzialari‘ izeneko […]

Jon Irazusta eta Jon Torres-Unda Ariketa eta osasuna aipatzen direnean, gehienok bihotz eta odol hodietako gaitasuna hobetzen duten ariketetan pentsatzen dugu. Gaur egun, alabaina, indarra eta oreka mantentzeko gaitasunak osasun arloan garrantzi handia hartu dute. Izan ere, jende nagusiaren erorketek eta hezur apurketek gora egin dute, populazioen bizi-iraupena handitzearekin batera. Gertaera hauek adina aurrera joan ahala sarriagoak […]

Amaia Portugal Smartphone bati gailu bat konektatuta egiten den test baten bidez, garabidean dauden herrialdeetan oso zabalduta dauden bi gaitz antzemateko metodoa garatu dute Columbia Unibertsitateko ikertzaileek. Laborategietan egiten den test arrunta baino nabarmen merkeagoa da, eta ez du elektrizitaterik behar. Ruandan egin dute esperientzia pilotua.
Hiesa eta sifilisa dira garabidean dauden herrialdeetan triskantza handiak eragiten dituzten gaitzetako bi. […]

Javier Duoandikoetxea Urtero legez, 2014ko amaierak zerrendak ekarri zizkigun: pertsonaia aipagarrienak, kirolari onenak, berri deigarrienak… Zientzia eta teknologiaren gertaera garrantzitsuenek ere izan zuten beren lekua eta hainbat aldizkari eta web gunetan aurkitu genituen. Nire lagun zirikatzaile batek ez zuen abagunea galdu: —Ez dut matematikarik ikusi zerrendan… —Ondo esan duzu —erantzun nion—. Ez duzu ikusi, ageri-agerian ez dago, baina egon badago, […]

Ingurune naturalean eragina duten erabaki publikoak hartzeko, garrantzitsua da herritarren lehentasunak kontuan izatea. Egun, herritarrek lehenesten dutena ezagutzeko aukera diskretuko esperimentuaren metodologia erabiltzen da gehien bat. Honetan, analisi ekonomikoa erabiltzen da pertsonek ingurumen-egoeraren inguruan dituzten lehentasunen diru-balioa kalkulatzeko. UPV/EHUko David Hoyos eta Petr Mariel doktoreek eskala psikologiko bat txertatu dute baliabide naturalen balorazio ekonomikoko ikerketetan. Honen bidez, pertsonen ezaugarri soziodemografikoak […]