Hilabeteko artxiboa:

Maria José Moreno Zigoto bakarretiko bikiek ez dituzte beti gene berdin-berdinak, eta hori lagungarria da zientziarentzat. Izan ere, obulu eta espermatozoide berberek sortuak izan arren gene-ezaugarri desberdinak erakusten dituzten anaia-arrebek aukera ematen dute bestelako banakoen kasuan etikak ezarriko lizkigukeen mugak gainditu gabe aritzeko. Egun, oso eztabaida sutsua dago giza klonazioaren inguruan, eta bikiek ederki uxatzen dituzte zalantzak, lotsak eta beldurrak. […]

Josu Lopez-Gazpio Joan zen abenduaren 30ean, euskarak 2014. urtean zientziaren dibulgazioan izandako gorabehera batzuk azaldu nituen hedabide honetan bertan. Adibide gisara, zientzia-kulturaren jaialdiak sarean izan duen ikusgarritasuna ekarri nuen plazara: lehenengo jaialdian 120 ekarpen argitaratu ziren, bigarrenean 54 eta hirugarrenean 144 atera dira, guztira. Oro har, adierazi nuen dibulgazioaren esparruan egoera nahiko ona dela edo hobetzen ari dela. Gaurkoan, berriz, […]

Asier Aranzabal Maiztegui, UPV/EHUko Ingeniaritza Kimikoko Termotekniako irakaslea da eta IKD, ikaskuntza kooperatiboaren eta dinamikoaren eredua, ezarri zuen haren irakasgaian 2002 eta 2005 artean lortutako emaitza akademikoen analisi kritikoa egin ondoren.
Asier Aranzabal irakasleak haren ikasleek buruz ikasteko estrategiak erabiltzen zituztela ikusi zuen. Matematika ereduak ez zituzten kritikoki erabiltzen, ez zuten loturarik ikusten irakasgaiaren eta mundu errealaren artean, eta, […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
Nork ez du erabili zuzentzeko likidoa? Tipp-ex edo tipexa bezala ezagutzen dugun likidoak idazterakoan egiten ditugun okerrak ezkutatzen ditu. Egun, ordenagailuei esker, ez badugu behar hainbeste, ezin dugu ukatu asmakizun baliagarria izan dela hainbat urtez. Bette Nesmith Graham mekanografoak asmatu zuen mekanografia akatsak zuzentzeko. 1950. urtean botila txiki bat […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

Asteon material berriei buruz hitz egin dute Mapping Ignorance blogean, bizitzari sorrera eman zioten materialak barne.
Astelehenean, nazioarte mailan eboluzio prebiotikoan aditua den Kepa Ruiz-Mirazok, bizitzaren kimikaren sorrerari buruzko ikuspegi kritikoa eskaini zigun haren artikuluan: Opening the systemic avenue from chemistry to biology.
Duela […]

Zientzialari 28 – Isabel Salcedo from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
Onddoei buruz hitz egin dugu Isabel Salcedo UPV/EHUko mikologiako irakaslearekin. Berak azaldu digu zein motatakoak diren gure ingurukoak, zeintzuk diren onddoen bereizgarriak talde bezala eta zeintzuk diren haien erabilgarritasunak zientzian. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen lana zabaldu nahi dugu gure irakurleen artean. […]