Hilabeteko artxiboa:

Zientzialari 29 – Maier Lorizate from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
Hartutako immunoeskasiaren sindromea (HIES) eta giza immunoeskasiaren birusa (GIB) sarritan nahastu egiten diren kontzeptuak dira. Hori argitzeko aditu batekin izan gara solasean: Maier Lorizate, Biokimikako irakaslea UPV/EHUn eta ikertzailea Biofisika Unitatean (CSIC, UPV/EHU). Gainera, gaixotasunaren aurka lortu diren aurrerapenak eta zientziak esparru honetan dituen hurrengo erronkak zeintzuk diren […]

Amaia Portugal Hondakinen artean harrapatuta geratu den gizaki baten bihotz taupadak detektatzeko ahalmena du NASAk garatutako makina batek. Nepalen erabili berri dute, eta gutxienez lau lagun bizirik atera dituzte horri esker, lehen lurrikara gertatu eta lau egun geroago.
Tamalez, aste honetan albiste txarrak etorri zaizkigu berriz ere Nepaldik, lurrak ez baitio dardara egiteari utzi. Halako gertaera latzentzat ez dago kontsolamendurik, […]

Javier San Martín 1881ean, Henri Didon apaiza dominikoak, eskola batean zegoen kirol-ekimen bat inauguratzen ari zelarik, “citus, altius, fortius” jaurtiki zien bertan zeudenei. Pierre de Coubertin ere bertan zegoen, eta hainbat urte beranduago, moldatu egin zituen hitz horiek, olinpiadetako lema modura. Askok uste dute baroiak bota zituela hitzak lehendabizi, baina esan bezala, ez zen horrela izan. Mugimendu olinpikoaren ustez, hitz […]

Koldo Garcia Aurreko atalean informazio genetikoak helize batean bidaiatzen zuela esan genuen. Baina nola kopiatzen zen informazioa? Nondik nora zihoan informazioa? Informazioa irakurtzeko gai izango ziren ikertzaileak? Eta informazio hori maneiatzeko? Urte gutxitan genetikak abiadura handia hartu zuen eta DNAren egituraren ostean gertatutakoa ekarriko dugu oraingo honetan.
DNA nola kopiatzen den azaltzeko hiru hipotesi proposatu ziren eta Meselson–Stahl esperimentuari […]

Haritz Gurrutxaga, Laura Saenz del Burgo, Jesús Ciriza, Rosa María Hernández, Gorka Orive eta Jose Luis Pedraz Oraindik minbizia morbilitate eta hilkortasunaren kausa garrantzitsuenetako bat jarraitzen izaten du munduan zehar. Nerbio sistema zentraleko (NSZ) minbizien barruan, %85 eta %90 artean garun minbiziak dira. Azkeneko urteetan, garun minbizien tratamenduan aurrerapen eta esfortzu handia bideratu da, tratamenduen efikazia handitu eta tumoreen erabateko […]

Erdi Paleolitotik Brontze Arora bitartean Kantabriako Ramales de la Victoria herrian dagoen El Mirón kobazuloa gizakien bizilekua izan zen. 1903tik kobazuloaren berri izan badugu ere, 1996ra arte ez ziren arkeologia ikerketa sistematikoak hasi. Bertan aurkitutako aztarnek biltegi arkeologiko garrantzitsua dela adierazi dute. Horrela, 2010eko kanpainan Kantabriako Behe Madeleine aldiari dagozkion mailetan, gizaki bat lurperatuta zegoela deskubritu zuten. 35 eta 40 […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?

Isabel Salcedo mikologian adituak onddoei buruzko sekretuak azaldu zizkigun aurreko astean. Esan zigunez Antzinaroan ere ezaguna ziren onddoak eta hainbat errituetan erabiltzeaz gain, jaki bezala ere dastatuak izan ziren. Argia aldizkarian onddoei so eginez Historiaurrera eraman gaitu Nagore Irazustabarrenak. Izan ere, Kantabriako El Mirón kobazuloan 2010ean aurkitu zituzten Paleolito […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.
Epigenetika gero eta gehiago entzuten den terminoa da. José Ramón Alonsok epigenetikaren adibide ederra dakarkigu Epigenetics of ant size-n. Bariazio genetiko gutxi dituen populazio baten adibidea aurkezten digu, inurri-koloniena.
Soken teoriaren alderdi matematikoa ulertzea ez dirudi gauza erraza. Carlos Shahbazik […]

Ana Galarraga/Elhuyar Zientzia Itziar Angulo Pita Seinalearen Tratamendua eta Irrati-komunikazioak taldeko ikertzailea da, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan. Hala ere, aitortu digu inoiz ez zuela erabaki ikertzaile izatea: “Behin, taldeko nire irakasle batek esan zidan, ikertzen hasi nintzenean, epe baten ondoren uzteko asmoarekin hasi nintzela, baina, azkenean, nola jakin gabe ere, geratu egin nintzela. Bada, arrazoia zuen; hala izan zen. […]

Amaia Portugal Gizakiek ez ezik, ugaztunek, hegaztiek eta beste zenbait izakik kontzientzia badutela egiaztatu dute askotariko ikerketek. Horri lotuta, 2012an Kontzientziaren Cambridgeko Adierazpena plazaratu zuten zenbait adituk, animaliek ere sentitzen dutela eta ongi tratatuak izan behar dutela gogoraraziz.
Zerk bereizten ditu gizakiak gainontzeko animaliengandik? Aspalditik zientzialariak zein zientzialari ez direnak liluratu dituen galdera da, eta hala jarraituko duela dirudi. Izan […]