Hilabeteko artxiboa:

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu? Teknologia eta osasuna
Egun, ordu asko pasatzen ditugu pantailei begira: ordenagailua, sakelakoa, tabletak, e-booka…, hamaika dira eskuartean ditugunak eta gure arreta lortzen dutenak. Kontua da gizakien ikusmena distantzia luzeetara begiratzeko diseinatuta dagoela, horretarako garatu da eboluzioan. Izan ere, ez gaude diseinatuta hainbeste ordu pantaila bati begira egoteko eta hori […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

Ez da inoiz izen bat okerrago jarri, DNA zaborraren kasuan baino. Izan ere, ezjakintasuna eta ezereztasuna nahastu ziren DNA zaborra izendatzeko orduan. Gero eta gehiago ezagutzen dira DNA horren funtzioak. Azken ikerketek erregulazio gaitasunak eta, baita ere, landareetan erabilera bioteknologikorako aukerak eman dizkiote. Daniel […]

Zientzialari 30 – Arantza Aranburu from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
Arantza Aranburu Geologiako irakaslea da UPV/EHUn. Berarekin egon gara paisaia naturalaz mintzatzeko. Euskal paisaiari buruz hitz egin dugu, besteak beste, eta gure lurraldearen erliebe ezberdinen zergatiak azaldu dizkigu.
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen lana zabaldu nahi dugu gure irakurleen artean. […]

Ainara Sangroniz, Marian Iriarte eta Agustin Etxeberria Materialen zientziaren alorrean polimeroek iraultza nabarmena eragin zuten duela 80-90 urte. Polimeroak molekula oso luzez osaturiko materialak dira, eta hain luzeak izateak propietate bereziak ematen dizkie. Propietate bereizgarri horien artean baten bat aipatzekotan, behar bada garrantzitsuena bere moldagarritasuna litzateke. Hau da, antzeko egitura kimikoa izanda ere, beharretara egokitutako materiala erraz lor daiteke hainbat […]

Javier San Martín Espazioak gaixotasuna eta arriskua dakartza bere baitan, eta ilun eta isila da. Star Strek saileko pertsonai batek sortu zuen definizio zorrotz eta ezkor hori: Leonard “Bones” doktorea. Definizio hori, medikuntza espazialarekin uztar liteke, baina hori alde batera utzita, azken asteotan, Science aldizkarian hainbat misio eta ikerketaren berri eman izan da. Izan ere, espazioko objektu txikien, ilunen eta […]

Amaia Portugal Organovo enpresa estatubatuarrak eta L’Oreal etxeak akordio bat sinatu dute, hiru dimentsiodun bioinprimagailu batekin giza azala imitatzen duten ehunak ekoizteko. Produktu kosmetikoak modu eraginkorrean testatzeko aukera ematen du teknika honek, animaliarik erabili gabe.
Duela oso urte gutxi, ezagutu ere ez genituen egiten hiru dimentsiodun inprimagailuak, eta dagoeneko, haien potentzialtasunak agorrezina dirudi. Medikuntzan ere askotariko aplikazioak dituzte: zenbait […]

Luis Pastor Hizkuntza komunikatzeko daukagun gaitasun biologikoa da eta gainerako gaitasun biologikoek bezala eboluzionatu du gizadiaren baitan. Hizkuntza haurrengan berez garatzen da, modu oharkabean eta inolako irakaspen formalik gabe. Hala da hizkuntza berezko gaitasuna delako, hau da, genetikoa da. Beraz, giza eboluzioaren uneren batean garatu eta gure geneetan barneratu zen.
Askok jakin nahi izan dute noiz, nola eta zergatik sortu […]

Fukushimako istripua 2011ko martxoaren 11an gertatu zen. 9 graduko Richter eskalako lurrikara batekin hasi zen eta 15 metroko olatu erraldoi batekin jarraitu zuen. Emaitzak denok dakizkigu. Fernando Plazaola, Fisika Aplikatuko Katedradunak ezbeharraren gakoak eman zizkigun martxoaren 24an Bilboko Azkuna Zentroan “Fukushimaren nondik norakoak” hitzaldian.
Inork ez zuen espero 9 graduko lurrikara egon zitekeenik Fukushima aldean, ordura arte erregistroek aipatzen […]

Deba ibaiaren arroa Gipuzkoa osoko kutsatuenetako bat da. Izan ere, ingurune horretan industria- eta populazio-garapen handia jasan dute eta Deba ibaiak herriek eta industriek bota dituzten hondakin likidoen multzo handiak hartu ditu. Egoera honen berri izanda, Deba ibaia eta haren adarrak ikertu ditu UPV/EHUko Hidrologia eta Ingurumena Taldeak, kutsatzaileek ibaiko fase disolbagarrian (ura) eta partikuletan (sedimentuak) zer banaketa duten jakiteko. […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?

Ba al dago globo aerostatiko autonomorik? Guk ez dugu ezagutzen baina seguru Googlek buruan duela hau ere autonomo bihurtzea. Izan ere, Googlek iragarri du guztiz autonomoak izango diren ibilgailuak merkaturatzeko asmoa duela. Hori bai, bolantea eta galgak izango dituzte auto horiek eta asko jota 40 kilometroko abiadura izango dute. Juanma […]