Hilabeteko artxiboa:

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

Gehiengoak erabakitzen duenaren arabera hartzen badira erabakiak talde batean, informazioa gehitzeko moduak paradoxetara eramango gaitu. Beraz, nola hautatu bozkatzeko sistemarik egokiena? José Luis Ferreirak azalduko digu Game Theory and the discursive dilemma-n.
Soken teoriaz hitz egiten entzun baduzu baina ez baduzu inoiz […]

Adrian Alvarez Eduardo de la Torre, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko kimika-ingeniaritza ikasle ohiak, Accenture enpresak ematen duen saria irabazi du Ingeniaritza Goi Eskolako proiektu onenari. Haren lana EAEko trafikoaren kutsadura atmosferikoa aztertzean datza 2003-2012 urteen bitartean.
EAEko puntu ugarietan kokatuta dauden trafikoaren intentsitatea neurtzeko neurgailuen datuak bildu eta gero ibilgailuek sortzen duten kutsadura aztertzen du Eduardo de la Torrek […]

Xabier Díaz Silvestre Bi urtero mikroprozesadore txipak bi aldiz txikitzeko gai izango garela agintzen duen legea behin baino gehiagotan hilzorian dagoela zabaldu den arren, ikerlariek lege honen heriotza saihesteko bidea topatu dute. Oraingoan, badirudi muga teknologikoa baino fisikoa dela, eta gehienen ustez silizioan oinarritutako teknologia gainditu eta beste bide batzuk topa beharko ditugu gaixo hau osatzeko. 1965. urteko apirilaren 19an, […]

Maria José Moreno Ziur egun oso jende gutxik ez dakiela koltana zer den. Zoritxarrez, mineral hau oso ezaguna egin da azken urteotan, oso iskanbila handiak sortu baititu bere erauzketak. Izan ere, tartean daude gerrillari taldeak, kontrabandistak eta Kongo, Ruanda edo Ugandako gobernuak. Oso material preziatua da, osagai funtsezkoa baita besteak beste smartphonetan, tabletetan eta bestelako gailu elektronikoetan. Dakigun bezala, herri […]

Amaia Portugal Egunotan Pint of Science ekimena dago martxan Donostia eta Iruñeko zenbait tabernatan. Astelehenean, esaterako, irakurketa prozesuaz eta garunaren plastikotasunaz jardun zuten Clara Martin eta Marie Lallier BCBLko ikertzaileek, entzuleek garagardoak edan bitartean.
Astelehenak egun lasaiak izan ohi dira Donostiako tabernetan; askok huraxe izaten dute asteko atseden eguna, ziurrenik irekita ere bezero gutxi izango dutelakoan. Horregatik, pasa den […]

Jon Irazusta eta Ihintza Larrañaga Odoleko glukosa maila hertsiki kontrolatu behar den parametroa da, bestela gure bizi-itxaropena laburtu dezaketen zenbait patologia gerta daitezkeelako. Diabetesa (diabetes mellitus) odoleko glukosa mailaren handitzea dakarren gaixotasun kronikoa da. Gizentasunaren eta bizi-itxaropenaren gehitzeak gaitz honen intzidentzia igoarazi du eta gaur egun, munduan gutxi gorabehera 350 milioi gizaki daude diabetesak jota. Bi dira diabetes […]

Arantxa Arzamendi Udako oporren atarian haurrekin batera esperimentu zientifikoetan murgiltzeko liburu bat gomendatuko dizuet. Liburutegi eta liburu dendak haurrentzako argitalpenez josiak ikusi ohi ditugu, besteak beste, ipuin ugari, jolaserako liburuak, eskulanak egiteko liburuak, sukaldaritza liburuak…eta baita ere zientzia alorreko liburuak. Gomendatuko dizuedana Susaeta argitaletxeak kaleratua da, Esperimentuen liburu aparta, formatu handikoa eta liburu erakargarria irudi askorekin.

Susaeta argitaletxeak […]

Zer partekatzen dute Einsteinek, Ama Teresak, Gandhik, Martin Luther Kingek, Newtonek, Jesusek, Mandelak, Edisonek, Lincolnek eta Budak? Horiek guztiak daude munduaren historiaren heroien Top 10ean. Gaizkileetan, berriz, lehenengo hamar postuetan daude Adolf Hitler, Osama bin Laden, Saddam Hussein, George Bush (semea), Stalin, Mao, Lenin, Genghis Khan, Saladino, Quin enperadorea eta Napoleon. Heroi eta gaizkileen sailkapen hori munduko zenbait unibertsitatek, UPV/EHU […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
Ron Williamson arkeologo kanadarrak jatorri euskalduna duen aztarna bat aurkitu zuen duela urte gutxi Ontarioko aintziran. Gutxi gorabehera 1500. urtean euskal baleazaleek Kanadara eraman zuten burdinazko aizkora bat aurkitu zuen. Aurkikuntza honek bertan behera uzten ditu aurreko ikerketen emaitzak. Izan ere, ikerketek zioten inguru hartan bizi ziren Huron-Wendat herriko […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

Jesús Zamoraren “Skepticism, a short uncertain story”-ko bigarren ataleko irakurgaia: eszeptizismoak eta Pirron Elisekoa filosofoaren eraginak hil zuten Sokrates. The Pyrrohnians.
Enpatiaz hitz egiterakoan ez dugu arratoietan pentsatzen, asko jota primateak izan ditzakegu buruan. Eta, irudia sufrimenduarekin lotzen dugu. […]