Ezjakintasunaren kartografia #75

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia 75

Biziraupena eta ugalketa dira eboluzioaren bi oinarri nagusiak. Edota, gure eguneroko beharrei erreparatuz gero, sexua eta goserik ez izatea. Baina, azken finean, hau guztia matematika da. Pablo Rodríguez Sánchezek diosku: The math of sex and hunger. A short history of population dynamics.

Espezieen eboluzioaren oinarrizko beste alderdi bat da amek denboran zehar (eta batzuetan aitek) euren kumei ematen dieten zaintza. Portaera honekin lotua dago amek arrekiko duten agresibitatea haurdunaldiaren bukaeran eta edoskitze sasoian. Izan ere, haurdunaldiak amaren entzefaloan aldaketak sortarazten ditu eta oldarkorrak bihurtzen ditu. Carmen Agustín eta Ana Martín-Sánchezek fenomeno hau aztertu dute eta xehetasunak ematen dizkigute Born to be a mother, grown to be wild artikuluan.

Azal metaliko baten oxidazio prozesua uste zena baino askoz konplexuagoa da. Mesoeskalan gertatzen denaren ezagutzea oso garrantzitsua izan daiteke, adibidez, prozesu katalitikoen azterketa eta hobekuntza gauzatzeko. DIPCko ikertzaileek momentuan bertan azalaren egituran eskala nanometrikoan gertatzen dena jarraitzeko metodo bat garatu dute. Real-time tracking of mesoscale surface oxidation changes.

Ez gaitezen itsutu, hainbat minbizi motaren sendabidea ez da bihar lortuko den zerbait. Baina, beste kontu bat da tumore bat diagnostikatu zaien gaixoen bizi-itxaropenaren luzapena. Gaixotasunaren kronifikazioan aurrerapen argiak daude. Esaterako, Miguel Vizosok melanomari buruz hitz egiten digu: Targeting melanoma: dynamic rewiring of signaling pathways contributes to drug resistance in tumors.

–—–

Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>