Ezjakintasunaren kartografia #79

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia 78

Bateria hobeagoak lortzean datza gailu mugikorren etorkizuna (automobilena barne). Ibili badabiltza arlo honetan lanean eta Francisco R. Villatorok azken aurrerapenak birpasatzen ditu: Recent advances in lithium-ion rechargeable batteries.

Energiaren etorkizunari dagokionez, eguzki-panel eraginkorrak lortzeko material organiko finduak erabili beharko dira. Zeintzuk? DIPCko ikertzaileek hiru proposatzen dituzte: Porphyrin complexes for high efficiency solar cells.

Droneak edonon daudela dirudi, baina hauen kontrol egokia beste kontu bat da. Ez da gauza erraza honako gailu batek hegan egitea oztopoz josita dagoen toki batean. José Luis Blancok hau lortzeko ideia ugari ematen dizkigu: Shortcuts for efficiently moving a quadrotor through the Special Euclidean Group SE(3) (1).

Inurritegietan dauden hondarren kudeaketa harrigarria egiten dute txindurriek. José Ramón Alonsok kontatzen digu: The ants’ toilet, please?

Legamiak hainbat erabilera izan ditzake. Batez ere, harrigarria da honen erabilera minaren aurkako substantzien ekoizpenean. Daniel Morenok ditu datu guztiak: Baker’s Yeast Against Pain: Alkaloids production from glucose.

Misterio baten barneratzen gaitu Slawomir Grabowskik, DIPCko ikertzaileak, Do cation-cation and anion-anion attractive interactions exist? artikuluan. Karga positiboek elkarren kontra egiten dute, eta negatiboek ere… Baina, beti?

Diziplinartekotasuna modan dago. Benetan baliagarria da? Honen emaitzak emankorrak ote dira? Hobetu daitezke? Zelan? Silvia Románek ematen dizkigu erantzunak: Mapping interdisciplinarity.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.