Hilabeteko artxiboa:

Amaia Portugal Arratoi, saguzar, primate eta bestelakoek eragindako zoonosien mundu mapa osatu dute. Hau da, gizakioi gaitzen bat kutsatzeko ahalmena duten espezieak non bizi diren zehaztu dute. Emaitzen artean badaude ezusteko batzuk: espezie biodibertsitate ugariena duten zonalde tropikalak ez dira, proportzioan, transmisio handiena dakartenak.
Ezagutzen ditugun giza gaixotasunen erdiak baino gehiagok jatorri zoonotikoa dute. Gizakiari transmititu dakizkiokeen beste animalien (eta […]

Ainara Sangroniz, Agustin Etxeberria eta Marian Iriarte Azken urteotan, kutsadura murrizteko neurri asko hartu dira, natura eta natur baliabideak zaintzeko dagoen ardura dela eta. Azpimarratzekoa da polimeroek zeregin honetan betetzen duten funtzioa. Izan ere, polimeroen hondakinek ikuste-inpaktu handia eragiten dute. Arazo hau konpondu nahian hainbat bide aztertzen ari dira eta horietariko bat da hain zuzen polimero biodegradagarrien erabilera. Azkenaldian bolo-bolo […]

UPV/EHUko Plentziako Itsas Estazioan egindako ikerketa batean, lupia-multzoak monitorizatu dituzte estres-eragileen mende jartzean nola jokatzen duten aztertzeko. Arrain-multzoak sentsore biologiko gisa erabil daitezkeela frogatu dute irudi-analisi bidezko metodologia ez-inbaditzaile bat erabiliz. Akuikultura adimenduna lortzeko bidean urrats garrantzitsutzat jotzen du Harkaitz Eguiraun ikertzaileak.
Arrain-haztegietako arrain-multzoen jokabide-aldaketak on line monitorizatzeko metodologia bat ikertu du Harkaitz Eguiraun ingeniariak, UPV/EHUko Plentziako Itsas Estazioan egin […]

Uxue Razkin Asteon zientzia begi-bistan astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluen bilduma da. Zientzia Kaiera blogaren igandeetako gehigarria.
Zoologia
Sagu afrikar batek hilekoa duela aurkitu dute Australiako Clayton Unibertsitateko ikertzaile batzuek. Harrigarria izan da aurkikuntza gainerako karraskariek ez dutelako hilekorik. Acomys cahirinus sagu emeek bederatzi eguneko zikloa dutela ikusi dute, eta hilekoak 3 bat egun […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

Bai, elebiduna izateak baditu abantailak, eta hori ondo dago, baina ez dezagun esajeratu. Idoia Rosek azaltzen digu zergatia: Idoia Ros en Bilingual advantages, with a pinch of salt.
Azkenaldian badirudi mikrobio-flora toki guztietan dagoela. Entzefaloan honek izan dezakeen eragina uste zena baino […]

Uxue Razkin Uranoren eta Gearen arteko ezkontzatik jaio zen Ozeano titana. Greziarrek mundua inguratzen zuen ibai erraldoiaren pertsonifikazioa zela zioten, ur masa handiak ordezkatzen baitzituen haien sinesmenean. Antzinatik izan zuten ozeanoen eta itsasoen berri, jakina, baina guztiz ezezaguna egiten zitzaien itsas hondoak ezkutatzen zuen enigma. XX. mendera arte itxaron behar izan zuen munduak Pandora kutxa behingoaz irekitzeko. Marie Tharp […]

Juan Ignacio Pérez Iglesias
UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedra 2010eko urrian sortu zen, unibertsitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA) lankidetza hitzarmena sinatu ostean. Lehenengo hiletan gerora garatu beharreko programa eta jarduerak prestatzen eman ziren.
Katedrak antolatutako lehendabiziko ekitaldia 2011ko Darwin eguna izan zen, otsailean. Gerora, Pere Estupinyáren hitzaldia antolatu zen eta komunikazio zientifikorako mintegi bat, maiatzaren amaiera aldean. Irailean, estreinatu […]

César Tomé López Antigorputzak immunoglobulina izeneko proteinak dira, odolean eta linfa-sisteman daudenak; beren funtzioa, immunitate-sistemaren parte diren aldetik, antigenoekin elkar eragitea da, antigenoak identifikatuz eta neutralizatuz. Antigenoa esaten zaio banakoarena ez den substantzia, proteina edo polisakarido orori; birusek, bakterioek, parasitoek eta beste banako batetik transplantatutako ehunek —eta ondorioz, organoek— antigeno bezala jokatzen dute. Antigeno-antigorputz interakzioa oso espezifikoa da. Uste da […]

Amaia Portugal Argi kutsaduraren munduko atlasa sortu dute Italiako eta AEBtako zenbait ikertzailek. Ondorioztatu dutenez, gizateriaren heren batek eta europarren %60ak ezin dugu Esne Bidea antzeman, gure hirietako argi artifizialak zeruari itzal egiten diolako. Munduan, oro har, Singapurren dute argi kutsadura handiena, eta Txaden, txikiena.
Gauez, gure hiriak distiratsuegiak dira. Farolek eta eraikin handietako fatxadek hainbeste egiten dute dir-dir, ezen […]

Diego Garate Maidagan Zientziak erronken bidez egiten du aurrera. Ikertzaileak azaltzen diren arazoei erantzun zehatza lortzen aritzen dira. Askotan gizartean bertan dauden kontuen inguruan gertatzen da hori. Printzipio bera ageri da antzinako gizarteen ikerketan eta oro har, gure izaeraz hausnarketa egiten laguntzen du zientziak.
Bai gure Homo sapiens espeziearen agerpena, bai eta berezkoak onartzen ditugun portaerak prozesu konplexu baten […]