Elisabeth Kübler Ross (1926-2004): Gaixoen sufrimendua itzali nahi zuen emakumea

Uxue Razkin Tximeletak jaio ei ziren Majdaneko sarraski-esparruko barrakoietan. Badirudi bertan pilatu zituzten umeek margotu zituztela, heriotza berehalakoa zela sentitu zutenean. Irudi horrek barrenak astindu zizkion Elisabeth Küblerri; pentsamendu latzak uxatzeko burua astinduta ere, burutik kendu ezin izan zuena. Heriotza segika zuten umeek baina eurek, aukeran, bizitza irudikatu zuten hormetan. Orduantxe erabaki zuen heriotza gertu duten pertsonak lagunduko zituela. […]