Hilabeteko artxiboa:

Amaia Portugal Larrialdi egoeretan toki jendetsuak %25 azkarrago husten dituen ebakuazio sistema garatu dute Europako proiektu batean, Tekniker zentroa tartean dela. Besteak beste, pertsonen keinuak eta mugimenduak hartzen ditu aintzat, unean uneko histeria egoerak edo beste arazoak non gertatzen ari diren identifikatzeko. Anoeta estadioan eta Bilboko metroan egin dituzte proba pilotuak.
Nola hustu futbol estadio bat, metro geltoki bat edo […]

Jon Corres Gaur egun, superheroien mundua pil-pilean dago. Duela pare bat urte, umeen kontua zen leotardoak jantzita tipo gaiztoak jipoitzen zituen morroi baten istorioak irakurtzea. Hiritar helduen artean galtzaileek baino ez zuten irakurle-hobby hori osatzen, baina gaur egun mundu guztia doa Hollywoodek kaleratutako superheroien azken superekoizpena ikustera. Horregatik, ez da ezohikoa Internetetik ibiltzean superheroi hauen inguruko zehaztapenak aurkitzea.
Sarean […]

Biosfera Erreserba izendatu zuen Unescok Urdaibai 1984. urtean. 220 km-ko azalera du eta egun Euskal Elkarte Autonomoko hezegune handiena da. Eremu babestuek helburu nagusi eta bakarra zuten hasiera batean, biodibertsitatea babestea; gaur egun, ordea, pertsonen ongizatea sustatzea ere bada haien xede. Hala berresten du Miren Onaindiak, Garapen Iraunkorra eta Ingurumen hezkuntzarako Unesco Katedraren zuzendaria UPV/EHUn, “Biosfera erreserba baten erdigunea […]

Uxue Razkin
Biologia
Elikagaietan aberatsak diren fruituek daukate alkohola, eta jateko gogoan duen eragin sustagarria oso onuragarria da zenbait belarjalerentzat, janari-iturri iraungikorra dutenentzat batez ere. Fruitu alkoholdunak dituzten landareen eta horien kontsumitzaileen artean koeboluzio-prozesu bat gertatu da. Hortaz, landareek fruituetan edo lore-nektarrean zenbat eta alkohol gehiago ipini, herbiboroek alkohola onartzeko eta metabolizatzeko hainbat eta ahalmen handiagoa garatu. Landareek polinizazioa […]

Batzuetan talde bateko kideak ez dira ados egoten baieztapen batzuen inguruan. Ondorioz, metodo demokratikoak erabiliz “talde” posizioetara heltzen dira. Puntu honetara ailegatuta, normalena da talde jarrera hori kontraesanez beteta egotea. Paradoxikoa? Ezaguna egiten zaizu? Edozein kasutan Jesús Zamorak azaltzen digu: What do we think? Scientific knowledge after judgment aggregation.
Modu askotan ekin zaio gazte-delinkuentziari historian zehar […]

Uxue Razkin Badira gorputzetik mugitzen diren molekula batzuk nekaezinak eta determinatzaileak direnak. Odolean zehar bidaiatzen dute; organoak helmuga dira berauen efektu jakinak sorrarazteko. Mezulari kimikoak dira hormonak eta oinarrizko funtzio fisiologikoak, eta maiz emozionalak, kontrolatzen dituzte, baita identitate sexualaren garapena ahalbidetu, tenperatura kontrolatu, ehunak konpondu eta energia sortu ere.
Era askotako funtzioak dituzte eta zenbait taldetan banatzen dira. Sara Borrell […]

Kultura zientifikoa zabaltzeko jaialdia antolatu? Bertsolaritza eta zientzia uztartu? Bai, “Jakinduriek mundue erreko dau 2016” ekitaldian. Zelan, baina? Lau zientzialarik gai baten inguruko azalpen laburrak emanda, bertsolariek zientzia oinarri hartuta errima eta neurria jartzen dutelarik eta guztia Kike Amonarrizen gidaritzapean.

Erreakzio kimikoen bidez nano eskalan egitura bereziak sortzeaz aritu zen Gotzone Barandika, 2016ko hirugarren hizlaria. Egitura ñimiño hauek […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Janaria
———————————————————————————————————– Alkohola gizakiaren laguna izan da milaka urtetik hona. Denek ez dute gustuko eta denek ez dute onartzen, baina asko gara alkohola duten edariak maite ditugunak. Baina gizakiok ez gara horretan bakarrak. Gainerako primateei eta beste ugaztun herbiboroei hartzituriko fruituak gustatzen zaizkie, horiek jateko aukera dutenean.
Alkohola, fruitu helduek daukate, elikagaietan aberatsak […]

Juanma Gallego Duela 300.000 urteko Homo sapiens espezieko arrastoak topatu dituzte Marokon. Aurkikuntzak 100.000 urte atzeratuko luke gure espeziearen jatorria.
Marokon dagoen Jebel Irhoud izeneko aztarnategia egin dute paleoantropologiaren mundua, beste behin ere, irauli duen aurkikuntza. Alemaniako Max Planck Institutuko ikertzaileek egindako ikerketaren arabera, bertan topatu diren bost homininoren arrastoak Homo sapiens espeziekoak dira, eta duela 300.000 – 350.000 […]

Juan Ignacio Pérez Iglesias Guztiok ezagutzen dugu Steve Jobs enpresari aberats amerikarra, pankreako minbiziak jota hil zen, ebakuntza garaiz ez egiteagatik. Gaixotasuna aurkitu ziotenean egin izan baliote ebakuntza, oso desberdin bukatuko zen kontua agian. Hala ere, Jobsek erabaki zuen terapia alternatiboetara jotzea, eta oso berandu egingo zuen bizitza salba ziezaiokeen ebakuntza. Hau ez da zoritxarrez kasu bakarra, bukaera izugarrietara iristen […]