Hilabeteko artxiboa:

Zenbait bakteriok ezin diote fagozitosiari aurre egin eta makrofagoak, sistema inmunearen zelulak, Troya zaldi gisa erabiltzen dituzte. NuRCaMein-ek azaltzen digu A new pathway to avoid macrophage pathogenic infections
Bestelako primateek baino gutxiago lo egiteaz gain, beharko luketen baino gutxiago egiten dute lo gizakiek, bizi estiloari dagozkion hainbat faktore kontuan izanik. Zergatik? Rosa García-Verdugok Humans, the non-sleeping primates
Atomo bat imajinatzeko […]

Uxue Razkin 80ko hamarkadan Ada Yonath israeldarrak argitu zituen erribosomaren egitura eta bere izaeran parte hartzen duten mekanismoak; hala nola, proteinen biosintesia. Bakterioen erribosometan oinarritu zuen bere ikerketa. Ildo horri jarraiki, antibiotikoak aukeratzeko oinarri estrukturala argitu zuen. Horrela, bide berri bat ireki zuen antibiotikoak patogenoen erribosomari zuzenean eragiteko, antibiotikoen erresistentziari kontra eginez.
Tortolosa baten itxura dute erribosomek lehen begi-kolpean. Barruan, […]

Bego Blanco, Jose Oscar Fajardo, Fidel Liberal, Ianire Taboada Etorkizuneko 5G sareek erronka argiak dituzte jadanik: inoizko trafiko hazkunderik handienaren eskakizunei era jasangarrian aurre egitea eta hainbat egoeratan ertzetik-ertzerako etendurarik gabeko erabiltzaile esperientzia eskaintzea, datu abiadura ultra-altuarekin, atzerapen ultra-baxuarekin eta konexio masiboekin. Helburu honekin, 5G sare arkitekturaren diseinu paradigma berria aurreko belaunalditik neurri handian aldentzen da irrati interfazean ez ezik, […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Igeri egiten, lasterka egiten, hegan egiten
———————————————————————————————————– Narra-txakurrek iraupen luzeko lasterketetan hartzen dute parte (hiru egunetik bi asterainokoak, zenbait orduko atsedenak barne) eta oso arau termiko gogorren menpe egiten dute korrika, 0 °C azpitik beti. Lasterka egiten duten bitartean, metabolismo aerobiko gorenaren erdia da mantentzen duten maila metabolikoa.
Edozein erresistentzia-ariketaz ari garenean, bihotzaren […]

Juanma Gallego Uharrizko itsasoetan, 130 eta 300 metroko sakoneran, orain arte gutxi ikertu den eremu biologiko bat aldarrikatu du ikertzaile talde batek. Arrarofotiko izendatu dute, eta arrain askoren aterpea dela erakutsi dute.
2010eko maiatzean, Mexikoko Golkoan Deepwater Horizon petrolio plataforma hondoratu eta hilabete eskasera, Sylvia A. Earle ozeanografoak itsasoaren ikerketaren aldeko aldarria egin zuen AEBetako Kongresuaren aurrean. 1960an Marianetako […]

Josu Lopez-Gazpio Ugaztunen helduaroan zehar, neuronak sortzen dira garunaren hipokanpoan memoriarekin lotutako funtzioentzat lagungarri delarik. Gizakietan ere hori gertatzen zela uste zen, baina, argitaratu berri den ikerketa baten ondorioak zalantzan jarri du fenomeno hori gizakietan ere gertatzen ote den. Orain arte uste zenez, egunero gizakion hipokanpoan -memoriaz eta ikaskuntzaz arduratzen den garunaren atalean- ehunaka neurona sortzen ziren. Alabaina, ikerketa […]

Osteoporosia gaztarotik prebeni daiteke, jarduera fisiko moderatu-biziarekin eta bai kaltzioan bai D bitaminan aberatsa den dietarekin. UPV/EHUren ikerketa baten arabera hezurren mineralizazioa hobetzen laguntzen dute faktore hauek. Honi esker osteopenia eta osteoporosia gaztarotik prebenitzeko eta geldotzeko programak diseina daitezke.
Osteoporosiari aurre egiteko, batik bat, tratamendu farmakologikoak baliatzen dira behin gaixotasuna detektatuta. 18 eta 21 urte bitarteko gazteen hezur osasuna aztertu […]

Uxue Razkin
Antropologia
Afrikako ekialdean duela 300.000 urte inguru bizi ziren gizakiek distantzia handietan lehengaiak garraiatzen zituztela proposatu du ikertzaile talde batek. Lehen “merkataritzaren” hastapenak lirateke hauek. Tresnen artean, bereziki deigarriak dira landutako obsidianak. Obsidiana sumendien inguruan magma arin hoztearen ondorioz sortzen den beirazko arroka da. Science aldizkarian garai horretan izandako ingurumen aldaketak aztertu dituzte. Aurkitutako animalien fosilei esker […]

Historiako garairik onenean edo txarrenean bizi garen eztabaidagarria da. Baina, zertaz ari gara, zehazki, ebaluatzeko? Jesús Zamorak ematen dizkigu xehetasunak: The Enlightenment wars (2): the details
Zerk funtzionatzen du hobeto, erabakiak aho batez hartzeak ala gehiengoa eta beto eskubideren bat baliatuta hartzeak? José Luis Ferreira, Majority with veto rule versus unanimity
Zergatik dute atomoek duten tamaina eta ez txikiagoa? Modu […]

Euskal Herriak, haren kokapena dela-eta, beti izan du lotura handia itsasoko lanekin. Asko izan dira euskal arrantzaleek ustiatu dituzten arrain motak eta sarritan ustiapena ez da modu kontrolatuan gauzatu. Zorionez, egun, ustiapen jasangarriago baten aldeko kontzientzia garatuago daukagu.
Arrantzaren jasangarritasun iraunkorra ziurtatzeko ezinbestekoak dira ikerketa- eta bideragarritasun-txostenak. Hauei esker, arrantza-baliabideen egoera ezagutu eta arrantza-flota lehiakorra, jarduera arduratsua eta arrantza-politikari […]