Hilabeteko artxiboa:

Teresa Morera-Herreras, Irrintzi Fernandez-Aedo, Cristina Miguelez, Asier Aristieta eta Luisa Ugedo Gaur egun alkohol-kontsumoa oso hedatua dago gure gizartean. Nahiz eta oso onartua izan, alkohola drogatzat hartzen du Munduko Osasun Erakundeak. Izan ere, alkoholaren gehiegizko kontsumoa asaldura fisiko zein psikiko kaltegarriekin erlazionatuta dago. Ordea, ezinezkoa da osasunari orokorki kalte egiten dion alkohol kantitatea zehaztea, beste hainbat gauzen artean, alkoholaren zinetika […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Igeri egiten, lasterka egiten, hegan egiten
———————————————————————————————————– Ruper Ordorikaren Memoriaren mapan diskoko lehen kantaren hitzak balada batekoak dira. Diskoan esaten denaren arabera, Guram Sulakauri abenturazale eta iraultzaile georgiarrak idatzitako balada bateko hitzak dira.
Diskoko testuaren arabera, Guram Sulakauri inuitekin bizi izan zen Groenlandian eta baliteke geroago ere inuitekin bizi izana, Errusiako iraultzaren ondoren, […]

Juanma Gallego Afrikako ekialdean duela 300.000 urte inguru bizi ziren gizakiek distantzia handietan lehengaiak garraiatzen zituztela proposatu du ikertzaile talde batek.
Kenyako hegoaldean kokatuta dagoen Olorgesailieko aztarnategiak leku propioa nahi du paleoantropologiaren historian. Rifteko haranean dauden beste hainbat aztarnategitan gertatzen den bezala, bertan ederki gorde dira gizakiaren arbasoek utzitako aztarnak. Science aldizkarian kaleratutako ikerketa multzo batek aztarnategi honen garrantziaren […]

Gorka Larrinaga, Iker Badiola eta José Ignacio López Tumoreetan dauden minbizi-zelula amei buruz hitz egin baino lehen, labur-labur aipatuko dugu aurrerago sakonduko dugun termino bat: tumoreen heterogeneotasuna. Tumore baten barruan, minbizi-zelula guztiak ez dira berdinak eta azpipopulazio desberdinak aurkitu ahal ditugu. Minbizi-zelula amak dira azpipopulazio horietariko bat: ingelesez Cancer Stem Cell edo CSC.
Zelula ama bat beste zelula mota bat […]

Oerstedek elektroimana asmatu zuen eta urtebete geroago Faradayk lehen motor elektrikoa. Zer nolako harremana du honek argiarekin? Intxaurrondo Ikastolako Faraday gazteek azaltzen digute “Piztu argia” bideoan.
Zer zerikusi dute Oersteden elektroimana eta Faradayren motor elektrikoa argiarekin? On Zientzia bideo honetan erakusten digute ez bakarrik zelan bion asmakizunak konbinaturik elektrizitatea eta, beraz argia lor daitekeen; baizik eta egin ere egiten dute […]

Nanopartikulak baliatuta odol hodien hazkuntza txikitu eta modu honetan arratoietan koloneko minbiziak eragindako gibeleko metastasia %80 gutxitzea lortu dute.
Nanopartikulak erabili dituzte arratoietan gibeleko tumore zeluletara iristen diren odol hodietako zelulen hazkuntza geldotzeko eta, hala, minbizi zelulen oxigeno eta elikagai horniketa murrizteko, hazkuntza ere txikiagoa izan dezaten. Ondorioz, koloneko minbiziak eragindako gibeleko metastasia %80 gutxitu dute arratoiengan.
Organo batean […]

Uxue Razkin
Arkeogenomika, eboluzioa, paleoantropologia
Iberiar penintsulako historiaurreko 4.000 urteko tartean izandako migrazioak eta dieta aztertu dituzte eta berretsi dute penintsulara iritsi ziren Neolitoko lehen nekazarien ondorengo zuzenetarikoak direla gaurko euskaldunak. Geroago, Brontze Aroan, Europa erdialdetik beste migrazio bat iritsi zen eta badirudi hizkuntza indoeuroparra ekartzea haiekin. Dietari buruz, 4.000 urte horietan ez zela aldaketa nabarmenik egon frogatu dute. […]

Guztiaren Teoriaren bilaketan spinor 256a hiltzat ematen zuten askok. Agian goizegi. Mario Reig The SO(18) spinor strikes back artikuluan.
Einstenen zenbat fisika azal daiteke fisikariaren entzefaloa ikertuta? Adrià Rofes-ek azaltzen digu Einstein’s brain and numerical cognition: a chicken-and-egg story?
Artikulu akademiko baino patente gehiago erregistratzen dira tetrahalodiboranoen inguruan, duten interes teknologiakoa dela eta. Haien kimika, baina, misterio bat da. DIPCko […]

Uxue Razkin Ezagutzen ez dugun espazioan gaude. Zaila, korapilatsua da inguratzen gaituena, armiarma baten sarean gaudela iruditzen zaigu. Bat-batean, irudia beltzera urtu egiten da. Zerbait ezagutzen ez denean, itsu bihurtzea bezalakoa da. Ez dakigu nora joan, ez dakigu zein bide den aukeratu behar duguna. Pista moduko batzuk behar genituzke, horiek ibilbide zuzena argitu dezaten. Bada, horri guztiari erantzuna emateko gizakiok […]

Hiart Navarro-Imaz, Lino Arisqueta, Yuri Rueda, Olatz Fresnedo Zitosoleko lipido-tantak (lipido-gorputz edo adiposoma ere deituak) ia zelula guztietan agertzen diren egitura azpizelularrak dira.
Klasikoki lipido-biltegi inerteak kontsideratu dira, azterketa klasikoak lipidoen metaketan espezializatutako ehunetan (hala nola ehun adiposoan) egin izan baitira, eta horregatik lipidoen metaketarako eta mobilizaziorako barrunbe zelulartzat hartu dira betidanik. Gaur egun, lipido-tanten konplexutasunagatik eta metabolismoan eta […]