Hilabeteko artxiboa:

Helduak profesional (irakasle, mediku, abokatu, e.a.) diren familietan ume batek 6 adore adierazpen jasotzen ditu debeku bakoitzeko; gobernu diru laguntzen menpekoak diren familietan ume batek 2 debeku jasotzen ditu adore adierazpen bakoitzeko. “Katastrofe goiztiar” izena du honek. José Ramón Alonso Surviving ‘the early catastrophe’ artikuluan.
Adimen artifiziala, ondo. Konputazio kuantikoa, ados. Biak batu eta jaun berriei men egiteko prestatzen zara: […]

Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Itziar Urizar Arenaza mailaz maila iritsi da Biokimikan ikertzera: lehenik hiru urte Biologia ikasten, bi urte gehiago Biokimikako adarrean, lizentziatura lortu, ondoren masterra, eta orain, tesia. Hain zuzen, tesiaren azken txanpan dabil buru-belarri, eta hala aitortu du: “Nire bizitza tesia da orain”.
Hala ere, agerikoa da gustura dabilela, eta haren hitzek ere hala dela berretsi […]

Angel Conde, Ana Arruarte, Mikel Larrañaga, Jon A. Elorriaga eta Ruben Urizar Hizkuntza da jakintza transmititzeko darabilgun komunikazio-metodo ohikoena eta, testuinguru elebidunak eta eleaniztunak errealitatea dira Guztiontzako Hezkuntza ardatz duen gizartean, non berdintasuna, gizarte-kohesioa eta herritartasun aktiboa sustatzen baitira. Errealitate konplexu horretara egokitzea eta kalitatezko hezkuntza eskaintzea da, orduan, hezkuntza-sistemaren erronka garrantzitsuenetakoa.
Teknologikoki garatutako gizarteetan, hezkuntza elebidunak eta eleaniztunak eragin […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Igeri egiten, lasterka egiten, hegan egiten
———————————————————————————————————– Aurreko atalean ikusi dugun bezala, narra-txakurrak dira erresistentzia fisiko handienetakoa edo agian handiena duten ugaztunak. «The Copper Basin 300» izena du narra-txakurrek parte hartzen duten lasterketa horietako batek.
Txakurrek 490 km-ko distantzia egiten dute, eta lasterketak 70 orduko iraupena du, atsedenak barne. Beraz, 7 km h […]

Juanma Gallego Zenbait haurdunalditan goragaleak eta oka asko egitea eragiten dituen hipermesiaren atzean GDF15 eta IGFBP7 geneak daudela proposatu du ikertzaile talde batek; horrek gaitza arintzeko itxaropena piztu du.
Umetxo berria etxera heltzear da. Ama edo aita izan diren guztiek ondo dakitenez, une polita bezain konplikatua da hori. Praktikan, amatasun eta aitatasun ikastaro azkarra jasotzen da hilabete horietan, eta besopean […]

Eduardo Angulo 2015eko apirilaren 22an, bertan behera utzi zen Islandian euskaldunak hiltzea baimentzen zuen 1615.eko legea. Egun horretan, prentsa-oharrek aditzera eman zuten Jónas Guomundsson komisarioak baliogabetu egin zuela legea. Bere aurrean zeuden Islandiako Irakaskuntza eta Kultura ministroa, Illugi Gunnarsson, Gipuzkoako Aldun Nagusia, Martin Garitano eta Xabier Irujo eta Magnus Rafnsoon. Euskaldun eraileetako baten ondorengoa zen Xabier Irujo, eta 1615ean euskaldunak […]

Ponpeiako aztarnategiko muralak hondatzen dituzten mikroorganismoen aurkako biozida natural bat patentatu du UPV/EHUko ikerketa talde batek.
Ponpeiako aztarnategiko muralak hondatzen dituzten mikroorganismoen agerpena eragozten duen biozida naturala garatu eta patentatzeaz gain, degradazio biologikoarekiko erresistentea den berriztapen morteroa ere garatzen dabiltza. Horretaz gain, Ponpeiako etxeetan erabilitako materialak eta muraletan erabili ziren pigmentuak analizatu dituzte ikerketan. Lanaren emaitza praktikoak izan dira […]

Uxue Razkin
Biologia
Itsaspeko eremu berri bat aurkitu dute: arrarofotikoa eta bertan arrain asko daudela ohartu dira ikertzaileak. Murgilaldiak Curaçao uhartearen hegoaldean dagoen uharri eremu batean egin dituzte, Venezuelako ipar-mendebaldean. 80 murgilaldi inguru izan dira. Ontzi horrekin 309 metroko sakonera heltzeko aukera izan dute. Horiei esker, itsas eremu berria aurkitu dute: arrarofotikoa, 130 eta 300 metro arteko sakoneran kokatu […]