Ezjakintasunaren kartografia #263

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Sommelierrak, elikagaiaen kalitatea aztertzeko aditu panelak… Tresna geometriko batek egin dezake, erabiltzen jakinez gero. David Orden, tresnetako garatzaileetako bat Sensograph: Fast sensory evaluation using computational geometry

Auzokideak Mercedes bat erosten badu, gutxienez, BMW bat erosi beharko dut nik. Zer pentsatuko dute auzokideek Opel batekin banabil. Arrazoitzeko modu hau, oso gutxitan esplizitua dena, berdintasun ezari ezinikusiaren forma bat da. Antzeko premisa psikologikoa baliatuta arriskuarekiko hanbat jarrera garatzen ditugu. José Luis Ferreiraren How to model utility in risky social contexts

Azalen gaineko sintesi kimikoaren errebisio batek ikerketa alor honek lortzen ari den heldutasuna jarri du agerian. Baita aplikazio industrialen hurbiltasuna ere. DIPCkoek On-surface synthesis: a guide for explorers


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude