Urteko artxiboa:

Daniel Eceizabarrena Gizakiari guztiz naturala zaion elementua da argia, eta hark inguraturik bizi izan da beti. Hala ere, askotan espero ez diren fenomeno miresgarriak uzten dizkio argiak begien bistan. Honen adibide ezin hobea dugu aztertzera goazen Talboten efektua.
Gure protagonista nagusia Talboten alfonbra izenez ezagutzen da eta bera dugu Talboten efektuaren adierazpenik deigarriena. Datozen lerroetan irudi polit hau sortzearen […]

Juan Ignacio Pérez Iglesias Tuberkulosiak batez ere birikei eragiten die eta erraz kutsatzen da airean zehar. Egokiro tratatzen ez bada, eten gabeko eztula eragiten du, eta sukarra, pisu-galera, ahulezia eta azkenean heriotza. Kutsadura bidezko gaixotasunen artean, bera da heriotza gehien eragiten dituen gaixotasunetako bat; urteko, 10-15 miloi kasu berri agertzen dira eta 1.5-1.8 miloi heriotza.
Caitilin Pepperellek, Wisconsin-Madisongo (AEB) […]

Uxue Razkin
Astronomia
2019 urtea ondo hasteko, badugu astronomia arloko albiste garrantzitsu bat: NASAren New horizons zundak Ultima Thuleri egindako lehenengo argazkia bidali duela irakur daiteke Elhuyar aldizkarian. Horri esker, haren tamaina eta formaren informazioa jaso dugu: 35 km luze eta 15 km zabal da. Horretaz gain, bidali diren beste argazkiei esker ikusi dute objektu bakar bat dela. […]

Aurkikuntza zientifikoaren logika hainbat logika posibleren arteko bat da. Ezabatu ezin daitekeen konbentzio konponentea du. Xake jokoa ala konstituzio politiko bat bezala. Jesús Zamora Bonillaren Karl Popper’s ‘constitution of science’.
Argiak materiarekin elkar eragin behar badu, dispositibo txiki eta eraginkorretan egin beharko du. Zentzu honetan plusmarka den kristal fotonikoa sortu dute DIPCn. A photonic crystal the size of a […]

Ziortza Guezuraga Miokardio-infartuaren sintomak eta euren pertzepzioa ezberdina da gaitza pairatzen duen pertsonaren sexuaren arabera.
Miokardio-infartuaren kasuan sexuaren arabera ezberdintasunak daude, Fundación Española del Corazón (FEC) elkartearen arabera. Pronostikoan ezberdintasunak daude, emakumeen kasuan okerragoa da eta emakumeak gizonak baino %6 gehiago hiltzen dira gaixotasun kardiobaskularren ondorioz, FECren datuek erakusten dutenez. Mundu mailan lehen heriotza kausa da emakumeen artean.
Bai […]

Antonio Veloso Azken urteetan, lipidoen ikerketak gora egin du eta masa-espektrometriaren (MS) garapenarekin batera, biomolekula hauen gaineko ezagumendua asko hazi da. Hori dela eta, lipidomika garaian gaudela esaten da.
Bestalde, masa-espektrometria erabilita ioien masa/karga erlazioa (m/z) zehaztu daiteke. Lan honetan, zehazki, Matrix Assisted Laser Desorption Ionization Time of Flight (MALDI-TOF) edo matrizez lagundutako laser desortzio-ionizazio hegaldi denbora masa-espektrometria […]

César Tomé López Isostasia lurrazalaren zatiak grabitazio-orekan daudelako ideia da; besteak beste, lurrazala substratu erdi jariakor batean —mantuan— igeri egotea dakar horrek.
Isostasiaren oinarri fisikoa Arkimedesen printzipioan dago. Kontzeptua XIX. mendearen erdialdean sortu zen ikerketa topografiko eta geodesikoen ondorioz eta funtsezko papera jokatu zuen lurraren tektonikari buruzko eztabaidetan XX. mendearen lehen erdian.
1850eko hamarkadan, Indiako Topografia Trigonometrikoaren Egitasmo Handia […]

Juanma Gallego Ibai handien egoeraren azterketa zabala egin du Jim Best geologoak, haren esperientzia propioan eta beste zientzialariek bildutako datuetan oinarrituta. Espero zitekeen moduan, egin duen diagnosia kezka eragiteko modukoa da.
2.700 miloi lagun inguru bizi dira ibai handien arroetan. Datu hori kontuan izanda, erraza da irudikatzea ibai horiekiko gizateriak duen dependentzia; halere, gutxitan erreparatzen diogu horien egoerari. Hortaz, ezinbestekoa […]

Josu Lopez-Gazpio Duela gutxi hedabide honetan bertan mikroplastikoei buruz aritu nintzen, eta bertan mikroplastikoak zer diren azaldu nuen, eta azken urteotan haiekiko dagoen kezka handitu egin dela azpimarratu nuen. Orain arte ezaguna zen, besteak beste, arropa garbigailuetan garbitzearen ondorioz sortzen zirela hainbat mikroplastiko. Mikroplastiko horiek itsasoan bukatzen dute eta, hortik, ur-ekosistemetan bizi diren animalietara igarotzen dira.
Horretaz gainera, argitaratutako […]