Dozena erdi ariketa 2020ko udarako (2): Kartak ordenatu

Dozena erdi ariketa eta datu interesgarri

Ariketa fisikoa egitea osasungarria dela esaten digute behin eta berriro. Fisikoa bakarrik ez, buruari eragitea ere onuragarria da. Nagiak atera eta aurten ere, udako oporretan egiteko astelehenero ariketa matematiko bat izango duzu, Javier Duoandikoetxea matematikariak aukeratu ditu Zientzia Kaieran argitaratzeko. Guztira sei ariketa izango dira.

Gogoan izan ahalegina bera –bidea bilatzea– badela ariketa. Horrez gain, tontorra (emaitza) lortzen baduzu, poz handiagoa. Ahalegina egin eta emaitza gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu. Ariketaren emaitza –eta jarraitu duzun ebazpidea, nahi baduzu– idatzi iruzkinen atalean (artikuluaren behealdean daukazu) eta irailean emaitza zuzenaren berri emango dizugu.

Hona hemen gure bigarren ariketa: Kartak ordenatu.

2) Karta batzuetan idatzita daude bi zifrako lehen bederatzi zenbaki lehenak (11 da txikiena eta 41 da handiena). Kartak ordenatu nahi ditugu erregela hau betez: elkarren alboan dauden karten zenbakien aldea 2-ren berretura da. Zenbat modutan egin dezakegu?


Ariketak “Calendrier Mathématique 2020. Un défi quotidien” egutegitik hartuta daude. Astelehenetik ostiralera, egun bakoitzean ariketa bat proposatzen du egutegiak. Ostiralero CNRS blogeko Défis du Calendrier Mathématique atalean aste horretako ariketa bat aurki daiteke.


5 iruzkinak

  • Kaixo!
    Ba hainbat buelta eman dizkiot ariketari eta ez dut bide argi bat ikusten. Asike irailera arte itxarongo dut nola ebazten den jakiteko!
    Zaindu zaitezte,
    K

  • Nik ere, ez dut ariketaren mamia ulertu, eta Koldotxu bezela emaitzaren zai geratuko naiz.
    Mamia ezin ulerturik Mattin Online itzultzailea erabili dut, ea gaztelerazko itzultzenarekin ezer argitzeko modurik ateratzen nuen. Mattinen itzulpena zera dio;
    “2) En unas cartas están escritos los nueve primeros números de dos cifras (11 es el más pequeño y 41 el más grande). Queremos ordenar las cartas siguiendo la regla: la diferencia entre los números de las cartas contiguas es la potencia de 2. ¿De cuántas formas podemos hacerlo?”
    Kentzen ba dugu 41-11=30. Gaztelerazko itzulketak 2 zenbakiaren potentzia aipatzen du.
    Orduan pentsatzen dut 30 tarte horretan zenbat 2 zenbakiaren dauden.
    2^0=1
    2^1=2
    2^3=8
    2^4=16
    Erantzuna 4 ote den? Ez dakit, seguru aski oker nabil. Neu ere irailerarte itxaron beharko dut, beste inork azalpen zuzenagorik ematen ez ba dit. Ea hurrengo ariketen mamia hobe uletzeko gauza naizen.

    • Zenbaki lehen = número primo (es) = nombre premier (fr)
      Itzulpena ez da egokia: “los nueve primeros números primos de dos cifras” izan beharko zen. 11 da lehenengoa eta 41 da bederatzigarrena. Bederatzi horiek ordenatu behar dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude