Igor Horrillo: Garrantzitsua da gaixotasun neuropiskiatrikoen oinarriak aztertzea hauei aurre egiteko” #Zientzialari (174)

Dibulgazioa · Zientzialari

Gaixotasun neuropsikiatrikoak eta hauen eragina gero eta ohikoagoak dira gure gizartean. Azken bi urteotan datuek gora egin dute, baina adituek ez dakite nola edo zergatik sortzen diren gaixotasun hauek, hots, gaixotasun hauen oinarri neurobiologikoak ezezagunak dira. Hori dela eta, gaur egun gaixotasun hauei aurre egiteko tratamenduen eraginkortasuna mugatua da.

Estresa, adibidez, gizarteak pairatzen duen kanpo faktore garrantzitsuenetako bat da, eta depresioarekin eta gaixotasun honen garapenarekin lotura zuzena daukala frogatu da. Gaitz hau pairatzen duen gaixo batek gorputzeko atal zehatz bat (ardatz hipotalamiko hipofisario adrenala) martxan jartzen du. Horren eraginez, gorputzak kortisola izeneko hormona askatzen du eta nerbio-sistema sinpatikoa abiarazten du. Depresioa sufritzen duten pertsonek ez dute ardatz honen kontrola izaten eta ondorioz, gaixo horien gorputzek kortisola gehiegi askatzen dute. Horrek, baina, garunaren ongi izatean eragin kaltegarria izango luke.

Gaixotasun neuropisikiatrikoen eta hauen tratamenduen inguruko erronkak ezagutzeko, UPV/EHUko Neuropsikofarmakologia ikerketa-taldeko Igor Horrillo ikertzailearekin bildu gara.

“Zientzialari” izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.