Ezjakintasunaren kartografia #61

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia 61

Duela bi hamarkada terapia genikoa modakoa zen. Panazea izan behar omen zuenak betegabeko promesa batean bihurtu da. Agian, egun, aukera onargarri bat dela pentsatzea errealistagoa da. Sergio Laínezek artikuluan xehetasunak: A second chance for gene therapy.

Interneteko ingurune batzuetan asko hitz egiten da eszeptizismoari buruz. Baina, esaguzue, zer da eszeptiko zentzuduna izatea? Nortzuk libratu dute gaur arteko bide filosofikoa? Jesús Zamora ideia eta pertsonai eszeptikoen artean bidaia liluragarri batean ontziratzen da hasieratik hasiz: Skepticism, a short uncertain story (1): The origins.

XX. mendeko aurkikuntzarik garrantzitsuena transistorea izan zen. Zein ote da XXI. mendekoa? Transistore organikoa izango ote da aipagarriena? Donostia International Physics Centerreko (DIPC) jendea horretan ari da lanean, transistore organikoan: The era of organo-plasmonic devices.

Egile eskubideak, patenteak, copyrightak… guztiak egokiak eta zuzenak omen dira baina, zerbaiterako balio dute? Bultzatzen ote dute sorkuntza, berrikuntza, ideien zabalkundea? José Luis Ferreirak ematen dizkigu erantzunak: How patent rights affect cumulative innovation.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.