Zientzialari 32 – Maite Insausti from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
Zertarako erabiltzen dira nanopartikulak, bereziki medikuntzaren arloan? Eta zeintzuk dira nanoteknologia erabiltzearen abantailak esparru honetan? Maite Insausti UPV/EHUko Kimika ezorganikoko irakaslearekin egon gara gai hauei buruz gehiago jakiteko.
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.
1 iruzkina
Maite Insaustik azaltzen digu bideoan nola minbiziari aurre egiteko hipertermia magnetikoa tratamendu bezala erabiltzen den. Baina zer da hipertermia magnetikoa? Hipertermia da beroa erabiltzea tratamendu gisa: gorputzeko ehun jakinak tenperatura fisiologikotik gora berotzen dira, lortu nahi den efektua eragiteko. Kasu honetan, helburua da tumoreak suntsitzea, nanopartikula magnetikoek askatutako beroaren bidez.
Informazio gehigarria ematen digu Eider Cartonek Elhuyar aldizkarian: Nanopartikula magnetikoak, tumoreak berotuz suntsitzeko.