DNA eta populazioaren historia, euskaldunen kasua

Ekitaldiak

Historiaurreko giza aztarnen azterketei eta haien DNAren sekuentziazioari esker, biztanlerien historia ebolutiboa berreraikitzen ari gara. Halako teknologiak erabili dira euskaldunon jatorria aztertzeko, eta aurretik sortu ziren hipotesiak gehiago zehaztu ahal izan ditugu. Ikusi denez, DNA leinu batzuk in situ eboluzionatu dute Paleolitoan zehar, baina beste batzuk, aldiz, Europaren neolitizazio-prozesuarekin sartu ziren. Baina azken aurkikuntzek orain arte nagusi zen paradigmaren aurkako ikuspegia erakutsi digute.

Irudia: Bikote euskalduna. Mauricio Flores Kaperotxipiren lana.
Irudia: Bikote euskalduna. Mauricio Flores Kaperotxipiren lana.

Neskuts Izagirrek, UPV/EHUren Antropologiako irakasleak, antzinako DNAren azterketek ematen dizkiguten datuei buruz arituko da “DNA eta populazioen historia, euskaldunak” izeneko hitzaldi eta mahai-inguruan. Hitzaldia urriaren 7an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Azkuna Zentroan.


Hitzaldia Zientziateka ekimenaren parte da. Zientziateka, hilean behin UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten jarduera da.

OHARRA: Hitzaldia Azkuna Zentroko (Bilboko Alondegia) Auditorioan eskainiko da doan. Sarrerak aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroko informazio-gunean entzule moduan joateko. Sarrerak aretoa bete arte banatuko dira doan. Hitzaldi hau gaztelaniaz izango da.

DNA eta populazioaren historia, euskaldunen kasua

Data
Ordutegia
19:00etatik 20:30etara
Tokia
Azkuna Zentroa, Arrikibar plaza, 4
Helbidea
Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.