Kiñuren begirada: glaziarrak

Kiñuren begirada

1 min

Kiñuren begirada: glaziarrak

Mendi garaietan edo polo inguruko paisaia zurietan, badira erraldoi izoztuak. Gaur, gure kirikiñoak glaziarren mundura eramango gaitu: elur metaketatik sortzen diren izotz-masa handietara, ibai geldoen moduan behera irristatzen direnak. Lurraren gainazalaren % 10 estaltzen dute, eta latitude edo altitude handiko eremuetan aurkitzen dira gehienbat. Baina ez dira paisaiaren elementu hutsak: glaziarrak klimaren adierazle sentikorrak dira, eta horregatik dira hain garrantzitsuak klima-aldaketaren bilakaera ulertzeko.

Glaziarren milaka urtez pilatutako izotzak informazio baliotsua gordetzen dute, Lurraren iraganeko klimaren eta ingurumen-baldintzen lekuko. Are gehiago, azken ikerketek erakutsi dute glaziarrak ez direla espero ziren basamortu hutsak: izotzaren gainazalean mikroorganismoen komunitate aberatsak bizi dira, muturretako baldintzetara egokituta. Eta gure planetatik harago ere badira glaziarren antzeko egiturak: Marten, Merkurion eta Plutonen, adibidez. Gaurkoan Kiñuk glaziarrak nola sortzen diren eta zer sekretu gordetzen dituzten erakutsiko digu.

glaziarrak

Hilero, azkenengo ostiralean, Kiñuk bisitatuko du Zientzia Kaiera bloga. Kiñuren begirada gure triku txikiaren tartea izango da eta haren eskutik gure egileek argitaratu duten gai zientifikoren bati buruzko daturik bitxienak ekarriko dizkigu fin.


Egileaz:

Maddi Astigarraga Bergara (IG: @xomorro_) Biomedikuntzan graduatua, EHUko Ilustrazio Zientifikoko masterra egin du eta ilustratzailea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.