Grabitazio-uhinen detekzioa
1915ean, Albert Einsteinek erlatibitate orokorraren teoria aurkeztu zuen, eta iragarpen harrigarri bat egin zuen: espazio-denbora uhindu egin zitekeela. Mende batez hipotesi hutsa izan zena 2015ean baieztatu zen, grabitazio-uhinak lehen aldiz zuzenean detektatu zirenean. Aurkikuntza horrek aro berri bati eman zion hasiera unibertsoa behatzeko moduan.
Grabitazio-uhinak zulo beltzen edo neutroi-izarren arteko talkek sortzen dituzte, eta espazio-denboran zehar argiaren abiaduran hedatzen dira. LIGO behatokiaren laser bidezko neurketa oso zehatzei esker, zientzialariek Einsteinek iragarritako seinale ahul horiek atzeman zituzten. Mugarri horrek erlatibitate orokorraren beste iragarpen handi bat baieztatu ez ezik, unibertsoa aztertzeko leiho berri bat ere ireki zuen.
XXI. mendeko mugarri zientifikoak bideo sortak azken hamarkadetako aurkikuntza eta aurrerapen zientifiko handienak azaltzen ditu. Atal hau Órbita Laika (@orbitalaika_tve) eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren arteko elkarlanaren emaitza dira.