Familia digitalak

Argitalpenak · Dibulgazioa

Alfredo Abad Domingo (Madrid, 1961) @AlphesTic, fisikaria, zientzia dibulgatzailea eta irakaslea, CuriositaTICS blogaren sortzailea da, non informazio eta komunikazio teknologien inguruko aplikazioaz eta hezkuntza ikuspuntuko hausnarketaz dihardu.

2015ean Familias digitales liburua argitaratu zuen Madrilgo Palabra argitaletxearen eskutik paper formatuan eta ebookean. Bertan, teknologia berrien inguruko gida bat eskaintzen du, bai gai honetan adituak direnentzat eta baita ere Internet saretik urrun dabiltzanentzat ere.

Familias_digitales-1

Egilearen iritziz Informazio eta Komunikazio Teknologiek (IKT) gizaki guztiengan dute eragina eta denok ikasi behar dugu teknologi horiekin bizitzen eta egoera berrietara egokitzen. Familia giroan gurasoak izan behar dira protagonista nagusiak eta eragile aktiboak. Haurrak, berriz, behatzaileak dira, beste eragileek sortutako jarduerak jasotzen dituzte eta eragileen horien artean gurasoez gain, irakasleak, ikastetxeak eta zerbitzu hornitzaileak daude. Azken hauen artean, besteak beste, Internet operadoreak, telefonia operadoreak, webguneak, blogak, denda birtualak, bideo-jokoak, sare sozialak, gailu elektronikoen fabrikatzaileak (telefonoak, tabletak, ordenagailuak, etab.).

Liburuan zehar eragile guztiak aztertzen ditu, bakoitzari kapitulu bana eskaintzen die, eta gurasoentzako gomendio praktikoak egiten ditu beti ere Internetek dituen alde onak edo positiboak azpimarratuaz.

Argitalpenaren fitxa

  • Izenburua: Familias digitales
  • Egileak: Alfredo Abad Domingo
  • Argitaletxea: Palabra, 2015
  • Orrialdeak: 187 orrialde
  • Prezioa: 11,78 € Ebook: 7,49 €
  • ISBNa: 9788490612088
  • Non eskuratu: Donostiako Udal Liburutegien sarean.

Egileaz: Arantxa Arzamendi Sesé (@arzamendisese), Filosofia eta Letretan lizentziatua da eta egun, Donostiako Liburutegi Nagusiaren arduraduna da.

2 iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.