Ezjakintasunaren kartografia #121

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

touch

Korrika egitea modan dago, eta ez hori bakarrik, maratoiak egitea ere bai. Baina prestatuta al dago giza gorputza horretarako? Korrika egiteko gaitasunik ote du zuhaitzetatik jaitsitako bipedoak? Daniel Morenok lantzen du gaia: The ape who learned to run: Were we born for endurance races?

Haustura sentimental batek, izaten den erakoa izanda ere, mina sortzen du eta kasu batzuetan min handia. Sortutako mina ez da metaforikoa, fisikoa baizik. Pablo Barrechegurenek azaltzen digu: Why it hurts when somebody breaks our heart.

Autismoaren asaldurak enigma baten bildutako misterioa dira. Gaitz honen gorabeherak ulertzeak askori lagun diezaioke gizartean hobeto moldatzen eta horrez gain, ulermen horrek gizakioi buruzko hainbat kontu harrigarri ezagutzen lagun diezaguke. Imajina ezazu momentu batez, eta autismoa ukimen arazo bat besterik ez balitz? Hori da José Ramón Alonsok dakarkiguna haren artikuluan: Touch me, please.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.