Egilearen araberako artxiboa: Zientzia Kaiera

<span property="name">Zientzia Kaiera</span>

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:
Gaixotasun batzuk antibiotikoei dioten erresistentziaren arazoetariko bat da, iraganean hilkorrak izan ziren tuberkulosia bezalako eritasunak berpiztu direla. Hortaz, honakoei aurre egiteko beharrezkoak dira ikuspuntu berriak eta badirudi etorkizun handikoak egon badaudela. Ignacio López Goñik kontatzen digu New hope against tuberculosis: spectinamides-en.
Stephen Hawkingek hauts mediatikoak harrotu zituen artikulua idatzi zuen […]

Zientzia eta ingeniaritzako ikasleen ikasteko zailtasunak gainditzeak kezkatu egiten ditu José Ignacio Barragués, Adolfo Morais eta Jenaro Guisasola Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoko irakasleak. Barragués eta Morais Matematika Aplikatuko Sailekoak dira, eta Guisasola, berriz, Fisika Aplikatua I Sailekoa. Bi urte baino gehiago lanean eman eta gero, probabilitateari eta estatistikari buruz ingelesez idatzitako ‘Probability and Statistics: a didactic […]

Javier San Martín
“Zulo beltz bat, etorkizuneko argiaren hiperazalaren kausazko iraganak Cauchy izeneko beste gainazal egitura batean duen osagarriak izan ditzakeen zati lotuetako babakoitza da. Edo bestela esanda, etorkizuneko argiaren gainazalaren kausazko iraganak, egitura bat dauka eta egitura horrek osagarri bat dauka Cauchy izeneko beste gainazal egitura batean. Azken osagarri honek zati lotuak baditu, zati lotuetako bakoitza, zulo beltz bat […]

Peru S. Gamarra
Ikertzaile batek bere lanean inork baino gehiago sinetsi behar du. Berdin du kanpotik hau edo bestea esaten badiote. Berak bere horretan jarraitu behar du. Irmo. Izatez, hori da zientzialari onaren ezaugarrietako bat. Noski, argumentuak behar ditu esaten duena defendatzeko. Eta ez edonolakoak. Nahiz eta mundu guztia kontra izan, ikertzailea bera esaten duenaz ziur badago, bere usteekin aurrera […]

Gorka Azkune

Gizakiok hiru dimentsiotako ikusmen zehatza dugu. Gure ingurumena ikusten dugunean, koloreak eta formak ez ezik, distantziak ere hautemateko gai gara. Hiru dimentsiotako ikusmen hori zeharo garrantzitsua da gure egunerokoan, eta bestela pentsa beza irakurleak egiten dituen atazen artean zenbat egingo lituzkeen distantziak estimatzeko gai ez balitz.
Gaitasun horren muinean, batez ere, gure aurpegian ditugun bi begiak daude. Batez […]

Haurtzaroa eta ingurumena aztertzen duen INMA proiektuan parte hartzen du UPV/EHUk, eta ikerketa batek agerian utzi du zenbateraino dauden emakume haurdun ez-erretzaileak tabako-kearen eraginpean

Haurtzaroa eta ingurumena aztertzen dituen INMA proiektuaren barruan, aztertu dute zenbateko esposizioa izan duten tabako-kearekiko Asturiasko, Gipuzkoako, Sabadellgo eta Valentziako emakume haurdun ez-erretzaileek. Haurdunaldiaren hirugarren hiruhilekoko mediku-errebisioan jasotako gernu-laginak eta emakumeei egindako galdera-sortak hartu zituzten […]

Asteon zientzia begi-bistan igandeetako atala da. Astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluak bilduko ditugu. Begi-bistan duguna erreparatuz, Interneteko “zientzia” antzeman, jaso eta bilduta eskaintzeko helburu dugu. Zeri buruz hitz egin da sarean? Eman diezaiogun begirada bat.

7K gehigarriko artikulu-sorta berria argitaratu du asteon Gaiak argitaletxeak. Besteak beste, konputazio kuantikoaren nondik norakoak azaltzen dituenak dakarkizuegu gaur. Unaik Martinezek […]

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:
Matematikari buruz hitz egiten dugunean gauzak ez dirudite direnak. Normalak al dira zenbaki errealak? galdetuz gero, matematikari batek galdetuko liguke ea zer esan nahi duen “normalak”. Gure erantzunaren arabera baliteke pikutara bidaltzea, matematikoki bada ere. David Ordenek normaltasunaren bertsio bitxi baten murgiltzen gaitu We can learn a lot from a walk with […]

Gaur, ‘Zientzialari‘ saioaren bigarren atala aurkezten dizugu. Oraingoan, psikologiaz hitz egin dugu Nekane Balluerkarekin, UPV/EHUko Portaera Zientzien Metodologiako katedradunarekin. Gizartean gai honen inguruan dauden hainbat zalantza argitu nahi izan ditugu berarekin. Adibidez: zientzia bat al da psikologia? Ba al dago pertsona baten jokabidea aurreikusterik? Ba al du eraginik gure gaitasunean elebiduna izateak?
Bere erantzunak entzun nahi badituzu, ikus […]

Aurreko Urtarrilaren 7an abiatu zen #KulturaZientifikoa 1. Jaialdia (#KZJaia). Dakizuenez, bi astero, ekarpenen bildumak egiten aritu gara. Otsailaren 16a bitartean, hauetako hiru laburpenetan, 58 ekarpen bildu ditugu, 16 lehenengo laburpenean, 19 bigarren laburpenean eta 23 hirugarren laburpenean. Gaurkoan, otsailaren 17tik martxoaren 2ra bitartean egindako 16 ekarpenak laburbilduko ditugu. Laburpen honetan, sorpresatxo bat gehituko dugu gainera. Elementu bakoitzaren […]