Kevin Wagner eta lantaldeak aurkitutako ustezko planeta hori ez zen planeta bat, urrutiago kokatutako izar baten argi-seinalea baizik. Gertakari hau, zalantzarik gabe, zientziaren metodoei buruz hausnartzeko baliagarria da. 2016ko udan Wagnerrek eta bere lankideek planeta oso berezi baten aurkikuntzaren berri […]
Charles Dickens (1812-1870) lan oso ezagunen egilea izan zen: Oliver Twist , David Copperfield , Bi hiriren istorioa edo Eguberri kanta . Idazle ingelesak, asmakizunen zalea izaki, kode propio bat asmatu zuen brakigrafian oinarrituta. Kode horretaz baliatuta, oraindik deszifratu ez […]
Gizakiak aspaldi irabazi zion borroka gauari, eta hori, zalantza barik, izugarrizko abantaila izan da espeziearen eboluzioan. Argi artifizialari esker, izugarri handitu dira gizateriaren aukerak. Sabanaren erdian lehoi bat uxatzeko aukera izan lehen une horretatik gaueko ordu txikietan liburu bat irakurtzeko […]
Medikuntza Rose Frisch, emakumeen ugalkortasunaren ikerketan aitzindaria izan zen. Hari esker ezagutzen dugu, hain zuzen, gorputzeko gantzak ugalkortasunarekin duen harremana. Leptina gantz-ehunean sortutako hormona da, eta funtsezko zeregina du gorputza erregulatzeko prozesuetan, hala nola, apetitu eta asetasun sentsazioa sortzen du […]
Gure eskuak bortizkeriarako ere eboluzionatu balute? Premisa horretan oinarritzen da Eduardo Anguloren Our Murderous Ancestors, Julio Nicanor Ozoresek itzulita. Leuzemia bezalako gaixotasunen tratamendu berritzaile eta eraginkorrak dira pertsonen sistema immunitarioa aprobetxatzen duten terapiak. Marta Irigoyenek estrategia esperantzagarrienak errepasatzen ditu: Immune-based […]
Osasun-ohituren gainean hitz egitean ezin da dietari buruz soilik hitz egin, ariketa fisikoa eta ekintza multimediak ere kontuan izan behar dira. Horrez gain, ildo honekin lotutako ikerketak egiterako orduan, populazioaren ezaugarriak kontutan hartu behar dira, oso desberdinak izan daitezkeelako. Metodo […]
Azkenengo urteotan garapen izugarria eman da biomedikuntzan; ate berriak etengabe ari dira zabaltzen. Ate hauetako batzuk zabaltzea ahalbidetuko duen giltza hidrogelena da. Baina, zer dira hidrogelak? Hidrogel izenari erreparatuz, bi hitz-gako aurkituko ditugu: hidro- (ura) eta -gel. Zehazki, hidrogelak ur […]
Plastikoen jatorri materiala eta historikoa oraindik argitu gabe daude, gehiegi sinplifikatzen dira eta ez dira ulertzen. Horren ondorioz, mito batzuk sortu dira. Washington Post egunkariko Rebecca Altman zientzia kazetariaren mitoen errepasoak horietako batzuk argitzen laguntzen du. Zenbait argitalpenen arabera, –National […]
Prozesu ebolutiboan zehar, tresnak egiteko harriak edo mineralak manipulatzea giza jardueraren erakusgarri argitzat hartu da. Izan ere, harrizko tresnek gure arbasoen ohiturak aldatzen lagundu dute, eta pixkanaka-pixkanaka gizakia ingurune berri eta anitzetara egokitzea ahalbidetu dute. Esate baterako, tresnek aukera eman […]
Duela 252 milioi urte gure planetaren historiako azken 500 milioi urteetako iraungitze masiborik handiena gertatu zen: muga permo-triasiarraren iraungipena. Milioi bat urtean baino gutxiagoan, Lurrean zeuden espezieen % 95 inguru desagertu ziren. Itsaso eta ozeanoetan bizi ziren trilobite espezie guztiak […]